Mundua amaitzen bada

Mundua amaitzen bada

Badaitort, mundua noiz amaituko zain nago: irudiaren menpe bizi den mundu hipokrita, euroa eta dolarrarena, etxegabetzeak eta goseteak onartzen dituena, Gandia Shoren mundua, Abidal eta Tito goraipatzen dituena, grisa. Gezurrez eraikitako mundu hau noiz amaituko zain.

Baina esango nuke, Mayek ez dutela eginkizuna nire/gure partez beteko, guri dagokigula sumendi, lurrikara edota asteroideak ordezkatzeko lana.

Hori bai, mundua amaitzen bada, munduari amaiera ematen badiogu, izan dadila hobe baten mesedetan.

Mundua amaitzen bada

iritzia
Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK