#Mundiala

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen dugunez, kanpaina bat sortu dute bai gure hizkuntza eta bere erabilera sustatzeko, #mundiala deitzen dena.

Kanpainaren webgunea: http://mundiala.net da eta bertan hau da jasotzen dute:

“Euskara Twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da. #mundiala kanpainarekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi da, eta, bide batez, munduan dabiltzan ia 1.000.000 euskaldunak identifikatu; nondik nora dabiltzan eta nola dauden konektatuta ikusi nahi da. Hemen agertzen den munduko mapak jasoko du nork nori bidaltzen dion mezu bat, eta mapan argiak dauden puntuetan euskaldunak daudela esan nahiko du”.

Hortaz, kanpainaren helburua da adieraztea mundo osoan mintzatzen garela euskaraz. Horrexegatik, webgunean nondik idazten ari garen adierazten duen mapa dago ikusgai.

Mundiala

Parte hartzea erraza da: webgunearen bitartez “nondik”, “nori” eta “nora” zehaztu beharra dago, nork bere Twitterreko kontua sartuz eta aplikazioaren erabilera onartuz. “Parte hartu” sakatu eta listo! Jakina, mezuak euskaraz izan behar du eta #mundiala traolak agertu behar du.

Parte hartzea

Dagoeneko, Twitterreko hainbat erabiltzaile animatu dira parte hartzera:

Txioak mundiala

Anima zaitezte zuek ere, ea denon artean mapa polit bat marrazten dugun!

http://mundiala.net

abenduak 3, euskara, Euskararen Eguna, Mundiala, sarea

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude