Mujika eta Silveiraren arteko eztabaida publikoa

MTQxOQ==

Hauxe zen asteazkenean Alfontso Mujikak sinatuta Berrian argitaratu zuen eskutitza:

Jasamenaren langa gorago jaso ezinda nagok, Silveira

“Ohitua, edo etsia hartzen hasia, nengoan hire boutade-ekin. Tarteka ateraldi burutsuak edo biziak izaten hituen/dituk, eta haiexek balantza orekatzera egiten zitean. Baina Kursaalean Bertso Egunean emandako ikuskizunaren ondoren, zer esan. Pose eta jarrera horren atzean, lerroz lerro taxuzko bertso bat osatzeko ahalegin falta baino gehiago ezintasuna zegoela begitandu zitzaidaan; bertsolaritzaren enfant terrible-aren pantailaren atzean, errazkeria; eta ezker muturreko progretasunaren mozorroaz bestaldean, bere burua hamalautzat daukanaren taberna-zuloetako eskuindar ukituko hizkera merke-usainekoa.

Irudipen hutsa, aizak, litekeena, baina nire irudipena duk. Tira, ez duk nirea bakarrik, baina neure buruaren berri baino ez diat ematen hemen.

Ez zitzaian gustuko gertatu, antza, gai-emaileak jarritako ariketa. Oholtza gainera igotzen denak aldez aurretik bazekik zernahiri erantzun beharko diola. Bestela, makina bat bertsolari zegok Kursaalean pozik kantatuko lukeena.

Agindutako lana gustagarri gertatu ez eta, Elizasu gai-emaileari «etorri hona panpina eta zorroztuidazu pitilina» amaieradun bertso antologikoa bota hion burutsu ustean. Bejondeiala. Elizasu gozoa jarriko zitzaian.

«Zazpi bertsolari eta bufoi bat» aditu nioan bati irteeran. Tristea duk hori aditzea.

Nire ezagun batek, norbaiten jokaera behin eta berriz gogaikarri gertatzen zitzaionean, honela definitu ohi zian: «Gure baserriko behiak bezalakoa duk; doazen tokira doazela, kaka egiten ditek». Ez nikek nahi esaldi hori egunen batean hire jarduna definitzeko baliagarria gertatzeko argudioak pilatzen segitzea.

Isilik egotea neukaan, bai, baina, zer arraio, hik nahi duana esan-egiteko askatasuna daukak, eta galanki baliatu huen Kursaalean; eta nik 15 euro pagatu nian hire (baina, batez ere, besteen) askatasuna entzuteko.

Gozo gaiztorik gabe esanda, ez haut-eta ezagutzen oholtzaz haraindi ez honaindi.

Alfontso Mujika.

Donostia”

Eta hona hemen gaur Silveirak Gara-n emandako erantzuna:

“La puta manía de creernos San Dios

Científicamente probado. La estupidez no tiene límites, es un límite en sí misma. Ni nos deja disfrutar del humor del que gozan quienes lo practican ni nos deja desarrollar nuestro propio sentido del humor.

Creéis que todo tiene un límite, así estáis todos, limitados»… No es otra si no nuestra propia ignorancia la que tantas veces nos impide comprender, tolerar y respetar lo que sucede de ojos para fuera. ¡Pobres infelices! Empeñados en ver sólo lo que deseamos ver tropezamos una y otra vez con lo que en realidad sucede. Y a joderse toca, mireusté -mire usted-. Y jode, claro que jode, que la gente no sea capaz de hacer las cosas tal y como a nosotros nos parece que deberían hacerse o, lo que jode todavía más, que pese a ser capaces tampoco lo hagan. Pero un momento, que me (s)urge una duda: ¿No sucederá esto -lo de la jodienda digo, ese comernos las tripas con el acto ajeno que no nos va a traer más que un mal cáncer-, no sucederá, pregunto, que eso se deba a que somos subnormales profundos?

No soy experto en medicina mental, es más, no tengo conocimiento alguno sobre el tema exceptuando el recabado en el trato casi diario con agentes culturales y sociales de este maldito país, pero no seré el primero ni el último que escribe algo sin tener ni puta idea de lo que está diciendo. A lo que íbamos; la diferencia entre ser un loco y ser un idiota estriba en que el loco lo lleva bien y el idiota no tiene ni amigos, ni nadie que le diga que intente disimular su idiotez estándose calladito, quieto y (un verdadero amigo lo haría) sin respirar media hora. Ekilikua, he aquí la explicación para comprender por qué todavía no hemos metido en el microondas más cercano al idiota que todo lo sabe y que todos los días encontramos en el trabajo, en el tren, en el bar, o dando charlas sobre temas exentos de todo interés cual listo de pro: Estamos locos y no tenemos tiempo para andar asando idiotas. Aunque podría suceder. Todo (se) puede (p)asar, incluso lo que no tiene explicación científica.

Pese a que nos empeñemos en querer ser quien decide lo que puede y no puede acontecer, lo que se debería y lo que no se debería hacer, lo que está bien y lo que está mal, deberíamos darnos cuenta de que a nadie le importa lo que nosotros pensemos, ni lo que creamos, ni… ni nada. A nadie, nada. Porque por muy superbertsolari que uno sea o por muy millonario que sea otro, por mucho que se crea uno más que el resto por ser directivo de Kutxa, euskaltzaina o experto en escribir en mayúsculas, en realidad lo que es es nada. Cero. Escoria. Una mierdecilla que a nadie le importa si muta y se convierte en chicle pegado al suelo o continúa siendo el después de lo que sólo iba a ser un pedo y acabó superando expectativas para ser un Don kakitas.

Científicamente probado. La estupidez no tiene límites, es un límite en sí misma. Ni nos deja disfrutar del humor del que gozan quienes lo practican ni nos deja desarrollar nuestro propio sentido del humor. Nos amarga la vida hasta el punto de pensar que todo el mundo excepto uno mismo lo hace todo mal. Pues a joderse toca, mireusté. Y si tengo un programa en la tele que se emite en horario de broma y no lo ve ni dios, me desahogo poniendo a parir a Silveira, que es un bufón, un derechista y un borracho. Voy a ver Teknopolis, a ver si me lo explican.”

Irudia | Xabier Silveira | txapelketa nagusia | Creative Commons By SA
alfontso mujika, berria, bertso eguna, bertsolaritza, Gara, Xabier Silveira

26 pentsamendu “Mujika eta Silveiraren arteko eztabaida publikoa”-ri buruz

  • Silveiraren erantzunak bere izaeraren neurria ematen du. Eta antzematen da ez duela ideiarik ere nor den Alfontso Mujika. Google-en bilatu du eta aurkitu duen helduleku bati sartu nahi izan dizkio hortzak. Penagarria. Eta gaztelera batuan.

  • Gure bertsolari gaztelerazaleak gaizki daramatza kritikak: hiperabertzale agertzen den bera bere lehenbiziko eleberria erderaz  idazteagatik kritikatzen bada, purrustadaka hasiko da, 
    epaimahaiak makina bat poto egiteagatik puntuazio txar bat emateagatik negarrez lekutuko da taulagainetik. Orain zutabe kirastun bat  oka egin du ( bere hizkuntza kutunaz jakina) ikusle batek protestatzeko eskubidea erabili duelako.
    Zer gehiago espero behar dugu euskeraz ez dakien bertsolariarengandik?

  • Berdin zait nor den Alfontso Mujika, baina ni ere Kursaalean nintzen joan den astean eta bat nator gutunean esaten duenarekin. Hori bai, Alfontsok hizkera “jasoegia” erabili du Silveirak ulertu ahal izateko.

    Parregarri aritu zen Silveira, bueno, negargarri ere bai: bateko pitilina, besteko zerbeza eskea antolatzaileei, tokatzen ez zenean bertsoak abesten… Holakoak lagunartean eta beste giro batean onar daitezke, baina 1.800 lagunen aurrean entzuleei eta antolatzaileei burla egitea da, nabarmen.

    Eta gero kexatuko da superbertsolari rapero guaya, denak kontra dauzkala eta ez diotela saioetara deitzen…

  • Kantuak dioen bezala… “de norte a sur Silveira huele a culo…”. Castellanoz, Javierrek uler dezan. Gora benetako hip hopa eta bertsolaritza. Mozorroak alperrik dira…

  • Alfontso Mujikak Berrian idatzi zuen gutuna, eta Silveirak gazteleraz, Garan eta beste gutun batekin erantzun beharrean bere ohiko (eta ordaindutako?) zutabean idazteko lotsarik ez du. Ondoren, irainez betetzen du artikulua, eta Elhuyar eta Teknopolis-ekin sartzeko “ausardia” du, zergatik eta Alfontso Elhuyarko kidea delako.

    «Gure baserriko behiak bezalakoa duk; doazen tokira doazela, kaka egiten ditek»

  • Kursaalen egon ez nintzen arren, jende mordoxkari entzun dizkiot Mujikak esandakoekin maila bateko adostasun hitzak.

    agian Silveirari horrek bost. eta hortaz ere paso egiteko eskubidea noski badu xabierrek.

    baina bertsozaleek, batipat ordaindutako saioetakoek, zer esana izatea normala da. Mujikarena ez da ateraldi bat, purrustada bat edo beroaldi bateko burutazioa. entzulea da eta entzule horrek errespetua eskatzen du. eta hori zor zaio. bertsolariari errespetua zor zaion gisan, noski. bertsolari ari bada bederen eta ez bufoi !

  • Silveira, gure amatxi zenak erraten zuen: “nahi duenak erraten duenak, nahi ez duena aditu behar du”.
    Kastillanoz hobeki ulertuko zenuke, kolega?

  • Ondo dago Silveira kritikatzea, Kursaalean egindakoagatik edo zutabearen edukiagatik. Ez da nere gustuko bertsolaria eta ETBn ikusitakoa ez zitzaidan batere gustatu. Bale.
    Baino… erdaraz idatzi duelako ere kritikatu egin behar al zaio? (Portzierto, erdara ederrez, horrek harritu nau gehien…).
    Ez du eskubiderik ala? Askotan, Espainia aldeko egunkari-komentariotan agertzen den euskararen aurkako gorrotoa nabaria den bezala, batzuei nazka berdintsua ikusten zaizue erdara usaindu orduko. Ematen du bertsolari batek (euskaldun batek, euskaltzale batek, abertzale batek…) den-dena euskaraz egiteko obligazioa duela, baita kaka ere. Baina ze mundutan bizi zarete?

  •  Gauza pare bat muxularri: lehenik eta behin, argi dago ez bertsolari batek ez eta inork ere ez duela euskeraz egiteko obligazioa, derrigorrezkoa(k) den(diren) bakarra(k) erdera(k) da(dira) (begiratu bestela Espainia eta Frantziako konstituzioei, hori da bizi garen mundua, edo biziarazten gaituztena behinik behin).
    Beste kontu bat da besteei abertzaletasun lezioak ematen dituztenei koerentzia pixka bat eskatzea, ze azken batean, batzuk sinistarazi nahi digute benetako abertzaletasuna  bulevarrean (8etan) autobus bat erretzean datzala.

  • Ederki muxularri, hi bai demokrata  normalizatua!
    Erdera gorroto dugula erraten diguk. Denok erderaz zekiagu, nonahi erabiltzen diagu, gure seme-alabek ere ikasi ditek; baina bertsolari bat kritikatzen baldin badugu euskaraz egindako  bertsozale baten gutunari erderaz erantzuteagatik, orduan gure gorrotoa nabaria duk. Eta Espainia aldeko komunikabide elebakarren parean jartzen gaituk. Kopeta behar da, gero!

  • Norbaiti entzun diot “erdara ederrez”? Erreparatu diozue esaldi honi? “Una mierdecilla que a nadie le importa si muta y se convierte en chicle pegado al suelo o continúa siendo el después de lo que sólo iba a ser un pedo y acabó superando expectativas para ser un Don kakitas.” Ez dago nondik hartu. Eta ez naiz edukiaz ari.

  • dedio!!! zaparrada xilbeirarentzat!

    ez nintzen egon bertso egunean, potto sound systemarena telebistan ikusi nuen (xilbeiraren potoak finaularrekoetan), eta oso gustora irakurtzen diot xilbeirari erdaretan Gara-n. izautzen dut ta kriston tipoa da.

    nire iritzia: kontuz elizkoikeritan erori gabe, kultur munduak saltsa behar du, gatza ta piperra,
    ta egun txar bat edozeinek dauka.

  • A ze moralista kuadrilla: 1.800 pertsonako ikuskizun ponpoxoa izorratu dizue Silveirak “pitilina” esanda (hitz fuertea inondik ere; beste bat fuerteagoa: pitoa) eta denak mañaka. Hori bai, ez duzue ezer egingo jai eta aste herriz-herri antolatzen diren saioak indartzeagatik eta Silveirak hor lan handia egin du. Baina klaro, zuei espektakulu elitistak gustatzen zaizkizue, eta Xabierrek rollo horretaz paso egiten duenez, egurra ematen diozue. Ba berak eskubidea dauka defenditzeko, eta nahi duen hizkuntzan idazteko. Ala horretan ere zuen fraile-atzaparrak sartu behar dituzue? Zoazte Arantzazura!

  • Bai, bai, moralista kuadrila…, ostegunean Azpeitiko herriko tabernan bildu zirenak ere moralistak izango dira… kasualitatea ote?

    http://www.uztarria.com/albistiek/1265365148

  • Gari Garaialde 2010-02-09 16:48

    Aitortuko dut, behin baino gehiagotan sarrera hau irakurri eta erantzuteko gogoa sartu zaidala, baina beti egiten nuen atzera. Oraingoan ezin izan dut, odola guztiz ozpindu zait eta nik ere ganibeta atera eta jendea larrutzeko eskubidea neure gain hartuko dut:
    Xabierren “ateraldiek” gustatu ez eta Bertso Egunean izan zen jende batek, kritikatu egin du, sarrera ordaindu zutenei errespetua faltatu ziela argudiatuz. 2.010eko Urtarrilaren 30ean ospatu zen bertso eguna. Zenbat urte daramatza Silveirak kantuan? Zeinek ez du ezagutzen? Zeinek ez ditu bere ateraldien inguruan komentariorik egin? Zeinek ez zekien programatutako bertsolarien artean Silveira ere bazegoela? Zeinek ez zekien sarrera ordaindu beharra zegoela?
    Zeini bururatzen zaio bertso saio batean mugimendu gutxiegi egon dela kritikatzea? eta futbol partida batean literaturarik aurkitu ez duela? dut-ek ez zuela “Money for nothing” kantua jotzen? Edo egunkaria ezin daitekeela jan?
    Kritikak antolakuntzari, edo silveira ezagututa bertara beste zerbait entzutera joan zireneri, eta ez esperotakoa egin zuenari. Maialen ere espero bezain prebisible egon zen (ondo eta fin egin zuen bertsotan)
    Inork xabier kontratatzen ez duelako edo kontratatuz gero saioak jende-huts gelditzen direla Silveirak berak kritikatuko balu, baluke erantzuna: hik nahi dukena itten duk, eta guk eztiau gustuko, beraz ez gaituk joango.
    Ez dut nik xabier defendatuko, baina xabierrek ezer edo ia ezer esan aurretik, Unaik “”nahi baduzu denak hartu, denekin egin dezakezula uste baduzu” edo antzeko esaldiren bat bota zion. Batena errespetu falta bada (eta baldin bada idatzi dut, eta ez bai dela), bestearena?
    eta azkenik euskararena, edo gaztelerarena dator. Bere zutabeak gazteleraz egiteagatik kritikak jaso ditu. Non idazten ditu zutabe horiek? Gune edo toki horretan gazteleraz idazten duen bakarra al da? Noizko toki horri eta toki horretan gazteleraz idazten dutenei kritika? Herri honetan gazteleraz egindako guzia berdin kritikatzen duzue? Zergatik irakurtzen duzue?
    Eta ez dut gazteleraz egitea zuritu nahi.
    Nik nire hautua ezagutzen dut, hausnartua dadukat, eta neure buruarekin kontsekuente izaten ahalegintzen naiz, (Nire kontra! Nire kontra! Nire kontraesanekin!)

    Eta antolakuntzari errespetu osoa diodalarik, bai ideologo, ekintzaile intelektual, bai dekoratu diseinatzaile edo koreografoei, kantatu zutenei, bai gai jartzaileei eta tartean tokatutako guzieri, niri desilusio handiena gaiak edo izenburuak bertsoetan izan zuen islada urriak sortu zidala aitortuko dizuet. Hustu, bete-hustu (edo nahi duzue bezala idatzi) gaiak, jarreran bai, baina bertsoen edukietan gutxi jo zuenaren ustearekin atera nintzen bertatik. Ez kasu guzietan baina bai batazbeste bat eginaz. Gaia ilunegia zitekeen bi ordutan bertsotan ibiltzeko, baina …

  • Bai martin bai…
    “ez duzue ezer egingo jai eta aste herriz-herri antolatzen diren saioak indartzeagatik eta Silveirak hor lan handia egin du”

    Hori da zuk idatzitakoa. Baina zalantza bat daukat: zu inoiz izan al zara Silveiraren saioren batean? Gau-pasa eginda herriko jaietako bertso-bazkari batetara etortzea, eta ohartu gabe sekulako ridikulua egitea da egin duen lan handia?? Horrela indartzen ditu Silveirak herriz-herri antolatzen diren saioak??

    Edo, akaso, azalduko dela hitz eman eta azaltzen ez denetan indartzen ditu Silveirak herriz-herri antolatzen diren saioak??

    Ez dut ulertzen benetan nola esan dezakezun Silveirak lana egin duela horretan. Zerbait badago bizitza honetan Silveirak egin ez duena hori baita: lana.

    Eta Silveira nor den ez al dakigun galdetzen digunari… nola jakingo dugu guk Silveira nor den berak ere ez badaki?? Aldez aurretik jakin behar genuen Silveira pasota bat zela eta sekulako ridikulua egingo zuela? Lehenago jakin beahr genuen Silveirak ez zuela saio elitista bat egingo??
    Barkatu baina ez nago ados. Silveirak pasotaren mozorroa dauka, esaten du “que pasa del tema” baina ez dago inor berak baino garrantzia gehiago eman diona txapelketari, adibidez.
    Bost axola zaiola beste bati sartuko dio. Gertatzen dena da ezin duela. Edo kolokatzen dela eta 3 poto egiten dituela. Enfin, tristea da.

    Nik behintzat garbi daukat Silveira habilitatu aurretik bere saio gutxitara joango naizela

  • Lopetegi, zuk esan duzu: “Silveirak pasotaren mozorroa dauka, esaten du “que pasa del tema” baina ez dago inor berak baino garrantzia gehiago eman diona txapelketari, adibidez”. Klaro, klaro… Horregatik ez da presentatu aurtengo Nafarroako Txapelketara, txapelketa irabazi nahi zuelako. Ez presentatzea zer izan da, irabazteko estrategia bat?

    Eta baita ere esan duzu: “Gertatzen dena da ezin duela”… Zenbat aldiz irabazi du Xabierrek Nafarroako txapelketa? Ez al du nahikoa demostratu ahal duela? Kontua da nahi duenean egiten duela. BERAK nahi duenean, ez ZUK nahi duzunean.

  • Ai, Martin! Lopetegik baino gutxiago ezagutzen duzu Silveira! Aurtengoa ez da hain garrantzitsua, ez dituelako hautatzen Euskal Herrikoan parte hartuko duten bertsolariak, aurrekoan ez bezala. Zergatik ez duen parte hartuko? Irratiko elkarrizketa batean garbi esan zuen portugaldarren semeak: “atzerritarrei bideia ireki zaielako”. Oiartzuar bat orain Nafarroan bizi da, hango bertsolariekin dabil eta Bertsozale elkartean dihardu lanean. Lehenago Juan Mari Lopezi ere eman zioten parte hartzeko aukera, baina badirudi Arkaitz Goikoetxea arriskutsuagoa dela, eta Julio Soto eta Estitxu Arozenarekin batera hautagai gehiegi ikusten dituela Silveirak txapelerako, eta galtzeko beldurra sartu zaiola. Hara txapelketari nolako garrantzia ematen dion.
    Iaz edo Berrian emandako elkarrizketa batean beste purrustada bat bota zuen, garai batean Iparraldekoei aukera ematen zitzaiela eta, klaro, onegiak zirelako Amets eta Sustrai!

  • zakarias aiztierdi 2010-02-10 14:15

    eskapulariyo usaña galanta dao hemen, santujaleak ikiatuta, asaldatuta. Nei atzea itten diatenak dia Bertsozale elkarteak antolatzen dittun ekitaldi ‘In’ hoiek. Intelektualegiak netzako, aizue. Nei lengo bertso egunak gustatzen zitzaizkidan, omendaldiyakin eta gertuko giruan.

    Basarriren garaian e Txirritakerik baztertu behar zian, mozkorra ta putazalea zalako. Lenao re Aitzolek eta konpainiak (Jesusena?) Joxe Mari Lopetegi Irungo bertsolari gorria baztertu zuten bezala.

    Silveira, intelektual punk! apa hi

  • Joño Zakarias! Bateko “in” eta besteko “punk”, hixkeragatik ez dik ematen omenaldi asko ikusitakua haixenik. Neretzako haiek hittuan tostoiak, lorez betetako topiko morduakin. Goierritarren aktuaziyuak salbatzen hittuan. Silveirakin “ikiatuta” ez, potrotaño, besteik ez. Gustatzen ez bazaixko holako saiuak, ez dezala parte hartu eta antolatzailiak lasaio. Antolatzaile ni izango banitzake, bate deitu ez eta pakia!

  • martin, nik uste Gorrik garbi erantzun dizula zergatik ez den aurkeztu aurten Silveira txapelketara… Alde batetik, oraindik ez ditu superatu Zarautzen egindako 3 potoak, eta bestetik, aurtengo Nafarroakoak ez du EH-korako sailkatzen. Horra hor bi arrazoi. Benetan uste duzu txapelketaz paso egiten duelako ez dela aurkezten?? .. enfin. Orduan kasualitatea da urte osoko saiorik onena EH-ko txapelketan egin izana (nahiz eta gero 3 poto egin)??

    Eta ez, EZIN DU berak nahi duen tokiraino iritsi. Nafarroakoa zenbat aldiz irabazi duen?? Bai, askotan, baina, nafarrei errespetu osoz, Nafarroan orain 2-3 urte arte zegoen maila eta EHkoan dagoena ez ziren alderagarriak. Eta maila pixka bat igotzen zenean (amets eta Sustraiekin, alegia) beti bi hauen atzetik geratzen zen. Eta horregatik bidali zituzten…

    Beraz, egia da berak nahi duenean egiten duela bakarrik, baina ahal baldin badu.
    Eta berak nahi duenean soilik egiten badu ongi, zergatik ez du saio guztietan egiten ongi?? Ala saioetara behartuta joaten da? Ala saioetara joaten da eta ez du nahi?? Azken hau bada, nerekin ados zaude.

  • Lehenguen Azpeitiyen ‘kantau’ zuen Silveirak, herrikuen, eta hemen haren ‘saiyo’ hari buruzko komentariyo batzuk:

    http://www.uztarria.com/albistiek/1265365148

  • Amets Arzallusen 7 klon egin genitzake hemendik aurrerako saioetarako, zer iruditzen?

    Xabier Silveira pertsona bat da, mutila eta bertsolaria gero. Jarraitzaile ugari daukanik inork ez du ukatuko eta ezta bertsolaritza mundu bat denik ere. Bertsolaritza ez da bertso eguneko ekitaldia bakarrik, non antolatzaileak asmatu ezinik dabiltzan. Bertsolaritzak milaka aurpegi dauzka, milaka zale, milaka langile, milaka erabilpen… “Pitiliña”ren aipamena errespetu falta bada ederki doa mundua aurrera, koopetilun koadrila. Niri ez zait Xabier Silveira bertsolari beala gustatzen, ezta Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Lizaso ere. Eta? Para gustos los colores.

  • […] erabiltzaile askok irakurri genuen Mujikak Silveirari idatzitako gutunaren albistea ematen zuen sarrera hura. Eztabaidak ere gutxitan piztu dira orduan bestekoak. Egia esan behar bada, Silveiraren portaera […]

  • Zelakoak garen euskaldunok, beti bata bestearen kontra, erremediorik gabe, batu beharrean, ez dira garaiak horrelaxe ibiltzeko, ez horixe.

  • Amonamantangorri 2013-08-20 12:54

    SSS, maiz entzun-irakurri ditut zure esaldi horren antzekoak, eta oraindik ez dakit zer ostia esan nahi duzuen horrekin. Badirudi “Euskaldunok” bloke monolitiko antzean ibili behar dugula, elkarri arrazoia ematen. Niri, berriz, juxtu kontrakoak nazkatzen nau pixka bat: batez ere euskal kulturaren sektorean dagoen zentzu kritiko eskasa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude