Mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioari buruzko ikastaroa

OruxmapsBagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du bi asteazkenez (maiatzak 13 eta 20) San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara euskaraz. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre bagerakidea izango da.

Izen ematea maiatzaren 10era arte zabaldu dugu bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonora deituz.

1. SAIOA (maiatzak 13):

  • Oruxmaps programaren instalazioa (doakoa)
  • Arrastoa jaitsi internetetik mugikorrera
  • Mapa jaitsi mugikorrera (off line mapak)

2. SAIOA (maiatzak 20):

  • Mendiko txangoa jaitsitako arrastoak jarraituz.
  • Egindako ibilbidea igo internetera.

Oharrak:

Izen ematea doan plazak bete arte

Ikastaroan parte hartzeko smartphona gps-arekin beharko da Android sistema operatiboarekin eta USB kablea mugikorra ordenagailura konektatzeko.

Ordenagailu eramangarria izanez gero ekartzea “gomendagarria” da.

Antolatzailea: BAGERA Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude