Mourinho-Guardiola: futbola baino gehiago

Bata zakar eta zuzen, bestea edukatu eta hitzekin abila. Bata emaitzazale eta bestea joko ederraren maitale. Bi eredu eta bi talderen entrenatzaile. Biek dena irabazi nahi baina loria bakarrarentzat izango da. Irabazten ez duenak porrot egingo du, horrela da Bartzelonako edo Real Madrileko entrenatzailearen patua.

Zelaian gertatzen dena baina arreta handiagoz jarraitzen dituzte kazetariek liga honetan adierazpenen eremuan jokatzen diren partidak. Entrenatzaileak joko psikologikoa jartzen du martxan orduan eta aurkaria ez ezik, bere taldeko jokalariak ere estutu edo defendatu beharko ditu. “Hirugarren denbora” deitu diote entrenatzaileen dialektika joko horri prentsako adituek. Denboran 90 minutu baino luzeagoa da: partidatik partidarako astea hartzen du bere baitan.

Jose Mourinho bere egoarengatik gorrotatzen dute zenbaitek. Harroa dirudi eta uzkur agertzen da jendaurrean. Jokalariei presioa kendu eta begirada guztiak berarengana desbideratzen ditu horrela. Azken astetan enkontru sonatuak izan ditu kazetariekin Pedro Leon jokalariaren kontura. Madrilgo egunkariek keinua arbuiatu diote, baina mihi gaiztoek diotenez, bere aginduetara izan dituzten jokalariek azkeneraino defendatu dute Mou. Zuzena da adierazpenetan eta psikologiaz zerbait badaki. Berari entzun diodan azkena, inorekin konfidantza izatekotan Madrilen berarekin behar dutela, berak titulu asko irabazi baititu.

Ezberdina da Guardiolaren estiloa. Edukatua, elegantea, jokalariei protagonismoa eman zalea. Futbol taldeen jokatzeko moduarekin bat datoz bi izaerak. Baloia ukitzea eta joko ona egitea gustatzen zaion entrenatzaileak hitz onak ditu, joko zuzenagoa nahi duen taldeak bere neurriko zuzendaria.

Futbola baloiarekin jokatzen da berdegunean, baina aurtengo ligan partida batzuk hitzekin eta prentsa aretoan jokatzen direla iruditzen zait. Sarritan zelaian baina espektakulu handiagoa ematen dute.

Guardiola eta Mourinho: partidak prentsa aretoetan jokatzen dira orain

Irudia | Guardiola eta Mourinho: partidak prentsa aretoetan jokatzen dira orain | Ezezaguna | Creative Commons By SA
Bartzelona, Guardiola, Mourinho, real madril

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude