Moti+batu topaketa antolatu du Emunek irailerako

Irailaren 10ean eta 12an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.

Euskararen ezagutzak nabarmen egin du gora azken urte hauetan, baina erabilerak ez du neurri berean egin aurrera. Zenbait adituk diotenez, gainera, egungo estrategiekin nolabaiteko tope batera heldu da euskararen erabilera eta beraz, bide berriak esploratu eta zabaltzeko premia nabarmendu da azken aldian.

Euskararekiko motibazioa ardatz hartuta, EMUN gai honen inguruko topaketa antolatzen ari da. Euskararen normalizazioan, garapenean edo-eta irakaskuntzan dabiltzan eragile guztiei zuzenduta egongo da eta gai zehatzago batzuk landuko dira taldeka banatuta, arrakastarako gakoak eta lanerako ildoak identifikatzeko.

Topaketa irailaren 10ean eta 12an egingo dugu Donostiako San Telmo Museoan. Lehen egunean euskararekiko jarrera ona izan baina egiteko ohiturarik ez dutenengan nola eragin aztertuko da (Nagiak astinduz) (Mingaina askatuz). Bigarrenean, euskara ikasten ari direnei euskara erabili dezaten nola lagundu landuko da. Gai orokorrak horiek dira, baina gaiak zehatzago eta sakonean taldeka landuko dira.

Topaketarako oinarria berrikuntza irekia izango da eta horregatik, antolatzailea EMUN bada ere, taldekako lanketarako dinamizazioan beste erakunde batzuetako ordezkariek ere parte hartuko dute, euren esperientzia ere bertan egon dadin.

Egitaraua

Izena emateko orria

Informazio gehiago

 

berrikuntza irekia, emun, euskara, jardunaldiak, mingaina askatuz, moti+batu, motibazioa, nagiak astinduz, trebakuntza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude