Mogwai eta Mishimaren kontzertua Tabakaleran

MOGWAI ETA MISHIMAREN KONTZERTUA TABAKALERAKO KANPOALDEAN

Kutxa Kultur Festibalak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Tabakalerak elkarlanean MOGWAI banda eskoziarraren kontzertua antolatu dute. Kontzertua, irailaren 6an izango da, 21:00etan. Lehenik, MISHIMA talde kataluniarrak joko du, eta ondoren izango da talde eskoziarraren txanda.

Kontzertuak amaiera emango dio irailaren 4 eta 5ean egingo den Kutxa Kultur Festibalari. Aurten, Igeldoko parkeaz gain hirian zehar beste hainbat lekutan ere izango du isla festibalak. Era berean, kontzertu honek hasiera emango die Tabakaleraren irekiera aurreko ekitaldiei. Irekiera ekitaldi nagusia, irailaren 11an izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Mogwai eta Mishimaren kontzertua tabakaleranMOGWAI talde eskoziarra leku berezien bila zebilen bere XX. urteurrena ospatzeko egiten ari diren birarako, eta Tabakalerako kanpoaldean ikusteko aukera izango dugu. XXI. mendeko postrock estiloko talderik esanguratsuenetako bat den honek, bere indarra, sentsibilitatea eta bere melodietan hipnotismoa eragiteko gaitasuna erakutsiko ditu. Emanaldian laster merkaturatuko den azken disko hirukoitza aurkeztuko dute. Dudarik gabe, urteko kontzertuetako bat izango da hau, eta bai Estatutik eta baita mugaren beste aldetik ere, jarraitzaile asko gerturatuko direla aurreikusten dugu. MOGWAI nazioarteko eszenan zuzeneko onenetariko duen taldeetako bat baita. Luxu bat, alegia.

KUTXA KULTUR FESTIBALA desberdina, adeitsua, zeharkako publikoengana irekia, hiritarra, eta hiriari begirako paraje ezin hobean kokatua, 2011az geroztik sendotuz joan da. Aurten, gainera, Yo La Tengo, The Strypes, Vetusta Morla, Mourn, Angel Olsen… bezalako taldeak ekartzea lortu du. Jaialdiak publiko berriak sortzea bilatzen du. Era berean, bertako musikoek jo nahi duten jaialdia izatea du helburu, alde batetik jasotzen duten harrera onagatik eta bestetik eszena independienteko talde handiekin eta hiri honetako soinu banden parte diren nazioarteko taldeen ondoan jotzeagatik. 2015an jaialdia haztea proposatzen da, urrutiagora iritsiz, jaialdia luzatuz eta eszena lekuak gehituz. Helburu honekin, Tabakalera eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera garrantzia handiko kontzertua antolatu dugu, esfera publiko eta pribatuen artean proiektu handiak saretu ditzakegula frogatuz.

Kontzertu hau Donostia 2016ren Elkarrizketak lan ildoaren testuinguruan kokatzen da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta kultura egitarau ofiziala harremanetan jartzeko helburuarekin sortua. Egitasmo honen helburua hiriburutzak inguruko eragile kulturalekin elkarlanean garatutako proiektuak eta hiriburutzaren baloreak hedatzen laguntzen dutenak
piztea da.

www.tabakalera.eu
www.dss2016.eu
www.igeldofestibala.com

artikulu interesgarriak ...