Modernoak

Modernoak –

ModernoakBi berri etorri zaizkit begira egun honetan: La Polla-ren abestiak bogan daude nahiz eta 40 urte pasa, eta Unai Rementeriak ELA Sindikatua utzi du sindikatuaren gaur egungo egoerarekin bat ez datorrelako. Total! La Pollaren abestiak modernoak dira 40 urte ostean gure herrietan gauzak aldatu ez direlako, eta besteak ez dira modernoak horrelako gauzak esaten dutelako -abestiak politagoak dira, hori be esan behar da-. Orduan arropak, bizarrak eta itxurak kenduta, zer da modernoa izatea? Zeintzuk dira sozialki modernoak?

Unai Rementeria eta bere alderdiko kideentzat, bere Peskatero famatu hori modernoa izango da. Gogoratzen? Egunean 16 ordu sartzen zituen lanean horrek, soldata arrunta jasotzeko! Hori modernoa da? Lagunak aberatsagoak egiteko txiringitoak sortzea modernoa al da? Langileak -emakumeak printzipalki: garbikuntza, erresidentzietako zaindariak, komertzioetako jendea- lan baldintza prekarioetan mantentzea modernoa al da? Greban daudenean beraiekin ez hitz egitea eta oztopoak jartzea moderno al da? Gazteak etorkizun barik edukitzea modernoa al da? Alokatzeko pisuak gutxieneko soldata baino garestiagoak izatea modernoa da? RGI-a murriztea modernoa da? Ba Rementeria Jauna, ni ez naiz modernoa, ozenki eta argi esaten dizut. VOXeko morroi batek esan zidan moduan, “soy una antigua”; eta harro nago.

Hetero-patriarkatu kapitalista honekin hautsi nahi dut. Berdintasuna, aberastasunaren benetako banaketa, lan baldintza duinak denontzako, txiringitoak eta arma salmentak desagertzea, hori nahi dut. Beste mundu bat espero dut, mundu justu eta solidario bat.

Ni Katalunia eta Euskal Herriko gazteekin nago, Kurdistan eta Txileko jendearekin… beraien eskubideak defendatzen dituztenekin, edonon. Eta bere lan eskubideak defendatzen dituenarekin printzipalki, edonon eta edozein sindikatukoa izan. Ez naiz modernoa eta!

Modernoak

Modernoak

Bego Ozaeta

Enplegu Zentro Berezi batean langile. ELAko militantea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude