Militanteak makinak ote gara?

Militanteak makinak ote gara? –

Orain dela gutxi, militantzia ereduaren inguruko tailer batean, horrelako zerbait zioen esaldi bat irakurri nuen: iraultzaileok kapitalistak bezalakoak gara, jendearen onena ateratzen dugu eta gero ez gara beraien beharretaz kezkazten. Uste dut zehazki ez zuela hori esaten, baina azken urteetako zenbait gertakarien aurrean burura etorri zaizkidan hainbat ideiekin bat egiten zuen esaldi horrek.

Militanteak makinak ote gara?
Arg: AEM

Ez dakit, justu, esaldi horrek zioen bezala pentsatu izan dudan inoiz, baina askotan bai uste izan dudala, ahalik eta etekin gehien ateratzearen maxima erabiltzen dugula gehienetan antolakunde zein mugimendu sozial eta politiko ezberdinetan. Emaitzek dute garrantzia eta ez ordez, emaitza horiek lortzeko bidean geratzen edota gertatzen denak.

Argi dago, antolatzen bagara eta borrokatzen badugu irabazteko helburuarekin egiten dugula, helburu txikiak nahiz handiak izanda. Horretarako, garaipena eskuratzeko bidea ondo marrazteaz gain, hortik ibiliko garenon inplikazioa handia izan behar da. Bakoitzak ahal duen heinean, baina borroka bera bizitzaren zentralitatea bihurtzen.

Arazoa, nire ustez dator, askotan pertsonak erabiltzen ditugulako. Goian aipatutako esaldiak dioen bezala, beraingandik onena ateratzen dugulako eta hau posible ez denean baliogarritzat ez ditugulako hartzen. Borrokatzen dugun horretan akabatu nahi dugun horren kontrakoa sortzen hasi nahi badugu, ibilibidea egiten dugunean ere, berriaren hazia erein beharko genuke. Hau da, kapitalismo patriarkarrak langileok beraien probetxurako erabiltzen gaituela salatzen badugu eta irauli nahi badugu, guk sortzen ditugun harremanetan balore hauek eraldatzen saiatu behar gara. Eta beraz, militanteak, gure etekinerako bitarteko huts bat izango balira bezala tratatzeari utzi beharko genioke.

Zenbait praktika feministetatik, eta feminismotik orokorrean, honen inguruan idatzi eta praktikatu izan da. Azken urteetan zaintzaren kontzeptuari zentralitatea emanez, eta emakumeok militantziarekin aurrera jarraitzeko oztopo gehiago izatearen ondorioz, hau gainditzeko bitarteko praktikoak jartzen aspalditik. Horregatik, mugimendu feministan, perfil anitzeko pertsonak antolatuta ikustea ohikoagoa da.

Burutazio honen bitartez, mugimendu guztietan hausnarraraztea gustatuko litzaidake, baina idatzi eta eduki hauek gaur plazaratzen ditut gertakari zehatz batek berpiztu dizkidalako. Iñaki Bilbaok azken hilabeteetan daraman borrokaldiak eta honen aurrean egondako erreakzioek, beste egoeren aurrean pentsatu izan ditudan ideiak ekarri dizkidate burura berriro ere.

Euskal Herrian gatazka politikoa, konfrontazioaren maila, kaleko tentsioa asko aldatu da azken hamarkadan Ezker Abertzalearen barruan emandako estrategia moldaketaren ondorioz. Kualitatiboki oso sakonak izan diren aldaketak oso denbora laburrean. Honek aurreko eszenatoki politikoan bizi eta militatu izan genuen asko, bururik gabeko oilo bat bezala utzi gaitu zenbaitetan. Ordurako baloratuak ziren jarrerek eta izaera askok, ia ez dute hainbeste balio politikorik garai berrietan. Denon artean sortutako ondorio pertsonal eta kolektiboak, norberaren izateko modua moldatzea ekarri ahal izan dutenak, ez ditugu kolektiboki gainditzen.

Iñaki Bilbao, aurreko estrategia politikoaren ondorioz espetxeratu zuen etsaiak. Ardura politiko gehiago edo gutxiagoarekin, partekatu eta parte izan ginen guztiok Iñaki espetxean egotearen erantzunkizunaren parte bat dugu, eta bere askatasuna lortzekoarena, are gehiago. Horregatik, Iñakiren gose eta  egarri grebak zentzurik ez duela publikoki esateak, aurreko estrategian baliogarria izan den militante hau gehiago bakartzea dakar, nire ustez. Hau dela eta, gogokoak ditut Renneseko emakumezko preso politikoen hitzak. Garai batean komunitate politiko bakar bat osatzen  zutenen arteko egungo banaketak alde batera utzita, Iñakik herriari eman diona goraipatu nahi izan dute eta honekin batera haien kidea konsideratzen duten horri begirunea adierazi.

Militanteak makinak ote gara?
Militanteak makinak ote gara?

2 pentsamendu “Militanteak makinak ote gara?”-ri buruz

  • “Euskadidko ezkerra, viaje a la nada” Txalaparta argitaletxeak duela urte batzuk argitaratu zuena ezker abertzalea autodenominatzen direnek egindako prozesuari aplika dakioke.
    Funtsean paktismoan oinarritzen den paradigma aranistak badu, hau da, nahiz eta indar-harremana etsaiaren aldekoa dela ohartzen zarenean zuregandik negoziatu nahi izateak.Ustezko negoziazioa falazia bihurtzen da eta beste interes mota batzuk sartzen dira jokoan non etsaiak eskean aritzean truke botere ekonomikoaren eta erresonantzia mediatikoaren kuotak ematen dizkizun betiere haiek ezarritako gidoitik ateratzen ez bazara
    Kolonizatuaren sindrometik preso dagoen herri bat gara non okupatzailearen ideologia inperialista gurinean labana bezala sartu den menderatua gaituen inperialismo horren errai berberen “lagun” diren erakundeen bidez.
    Zientzia politikoak araultzen dituzten araurik oinarrizkoenak gutxiesteak horretara garamatza eta horietako bat eta garrantzi handikoa da planteatutako helburua lortzeko eskura dauden baliabideak uneoro neurtzen eta inbentariatzen jakitea. Bestela esanda, bitartekoen eta helbururen arteko oreka ezartzen jakitea.
    Herrialde honetan hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean masa kritiko nahikoa izan genuen etsaiari lapurtu zigun askatasuna kendu ahal izateko baina ez genuen prozesu hori estrategikoki gidatuko zuen zuzendaritza politikorik urratsa emateko erabat erabakitako masa kritiko handi horrek babestuta.
    Nire ustez bada gaur egun behar genuenean izan ez genuen zuzendaritza politiko hori izateko gaitasun handia duen giza talde bat.
    Norabide hori ez bilatu gaur egun inperialismo bidelagun bihurtu -edo betidanik jarraitzen- diren “euskal” alderdi politikoetan.
    Baina begira nondik gaur egun falta zaigun masa kritiko hori, sakabanatuta eta desilusionatuta inorrekin ezkontzen ez dena. Hori da instituzionalismo autonomikoaren obra galgarria ez baitu inondik inora aurreikusten Estatu propio baten baitan gobernu-obano propio batzuk berrezartzea gaur egun bahitua daudenak eta haien berraktibazioa eta jarraipena independentziaren egikaritza oso eta eraginkorraren parekoa izango litzatekeenak.

  • Bai, “EE viaje a la nada” irakurri beharko lukete egungo ezker abertzaleko gidariek sinpalta, hainbestetan eta hain gogor kritikatu zuten alderdi haren ibilbidea errepika ez dezaten, horren zantzuak badira eta.
    Autonomismoa herri gisa desagertzeko AHT bikaina da, argi dago hori dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude