Miley Cyrus ikurrina eskuan Bartzelonan

Euskal Herriko bi ikur mundu mailako gertakizun ikusienetan agertu ziren atzo gauean. Batetik, “Euskal Presoak Euskal Herrira” banderola agertu zen lehen planoan Espainia-Herbehereak partiduan.

Herbehereen lehenbiziko golaren ondotik agertu da gazte hau:

Miley Cyrus ikurrina eskuan Bartzelonan

Bitartean, Hannah Montana gisa ezagun egin eta azken boladan polemikaren bidea hartu duen Miley Cyrus abeslariak kontzertua eskaini du Bartzelonan. Holandak Espainiari 5 gol sartzen zizkion bitartean, 17.000 ikusleren aurrean ikurrina eskuan hartu eta zabaldu du Cyrus-ek. Hona argazkia:

Miley Cyrus ikurrina eskuan Bartzelonan

 

Eta bideoa:

Biek ala biek oihartzun zabala dute Twitterren.

Miley Cyrus ikurrina eskuan Bartzelonan

1986-(...)

2 pentsamendu “Miley Cyrus ikurrina eskuan Bartzelonan”-ri buruz

  • arbasoen etxea 2014-06-16 09:40

    argazkia oso ona e!? baina, Miley Cyrusek ba ote zekien zer zeukan eskuan? Ni akordatzen naiz nola bota nuen orain dela 10 bat urte Stratovarius taldeko kontzertu batean “euskal presoak euskal herrira” banderola tablatu gainera eta, hortxe hartu zuen Timo Kotipelto abeslariak eta airean erabili ostean, Jens Johanssonen teklatuan egon zen 30 minutuz… Timok ekipoko laguntzaileren bati galdetu zion zer zen bandera hura eta hark erantzuna eman ostean jarri zuen teklatuan… Ni ez nintzen Miley Cyrusen kontzertuan egon eta ideiarik ez daukat zer pasa zen.

  • Guztiz arbasoen etxearen iruzkinarekin. Miles Cyrus abeslariak zer egiten ari den jakingo lukeen bezala aipatzen dute kazetariek berri hau. Myles Cyrus honi España frankistakoa eman, homsexualen bandera edo nire auzoko elkartearen bandera eman berdin zaio.

    Tontonkeria galanta!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude