Mikroborrokak

Mikroborrokak –

Koinatu eta koinaten betiko leloa izaten da erratea protesta egiteak ez duela deustarako balio. Demokrazia batean, edo demokrazia itxurako batean, gehiengoek erabakitzen baitituzte gauzak, berdin dio gutxiengo batek kasketa hartzea. Horra koinatuen irakurketa.

Mikroborrokak

Lan munduari aplikatzen diote anitzetan betiko lelo hori. Baina, hain zuzen ere, nik erranen nuke lan munduan egiten duela huts teoria horrek. Langileek patroien aurka borrokatzen dituzten gatazketan uste duguna baino ohikoagoa izaten baita langileek irabaztea.

Iruñean dugu azken adibidea. Aurtengo sanferminen bezperan La Sangiovesa jatetxeak lau langileren kaleratzea jarri zuen borroka taulan, LAB sindikatuaren hautagaitza babestu zutelako. Une hartantxe kaleratze bat gelditzea lortu zen, eta bertze hirurei dagokienez, orain jakin dugu itzultzea erabaki duena berriz hartu behar izan duela enpresak eta bertze biei zegokiena ordaindu behar izan diela. Gainera, bidean, langile guztiei hainbat lan baldintza hobetu behar izan dizkie enpresak.

Jakina, La Sangiovesakoek atzera egin dezaten behar-beharrezkoak izan dira bertako langileen, bertze langile batzuen eta sindikalisten protesta eta presio ekintzak. Patronalari nahi duena egiten utziz gero, nahi duena egiten baitu, batere lotsarik gabe.

Egin kasu. Borrokatzea merezi du. Beti merezi du. Eta irabazten delarik, nahiz garaipen txikiak izan, lau haizetara zabaldu behar da. Langile guztiek jakin dezaten. Patroi guztiek jakin dezaten.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko urriaren 9koa]

Mikroborrokak

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Mikroborrokak”-ri buruz

  • Nire koinatu-koinatek ez dute horrelakorik esaten. Zer koinatuz ari zara?