Mikelen uda

Mikelen uda –

–Mikel hago geldi hor!Mikelen uda

–Kontuz Aitziber bonban noaaaaa!

–PIPIPIIII!!!!!!!!!

Aulki altuan dagoen soroslearen txistua gogor entzun da, urruti egonagatik ere, Mikelek ur azpitik entzun du, salto ona egin izanaren seinale. Burua atera bezain pronto ahoarekin arnasa sakon hartu duenean esnatu da.

Aurten ez dira herrira joango. Gogoan du amak hori esan zionean hartu zuen danbatekoa. Aurten ez du Aitziber ikusiko. Aiton amonak ere ez.  Edo ez orain behintzat, hori esan dio aitak.

Momentuz, ostiral honetako irteera du buruan, amaren lehen jai eguna izanik mendira txango bat egingo dute eta bertako laku batean bainatuko dira, bonban nola botako den pentsatzen hasi denean begiak itxi ditu berriro.

Mikelen uda