Mikel Goñiren komunikatua

1- Fernando Bidarteri publikoki eskertu nahi diot nire kirol ibilbide osoan eman didan tratua, nahiz eta oraingo honetan erabaki okerra hartu duela uste dudan, beste batzuen eraginagatik…
2- Enpresak nire kontratua apurtzeko erabili dituen arrazoiekin ez nago ados.
3- Hedabide batzuetan esan dutenaren kontrara, beti eta uneoro bete dut kontratua.
4- Kirol arloan oso zorrotz bete ditut enpresak aurreikusitako entrenamendu guztiak; bai fisikoak, bai tekniko arlokoak.
5- Eskatzen zidaten pisua galdu dut.
6-    Enpresak zein nik neuk eskatutako analitika guztietan emaitza negatiboa atera da. Analitika horiek odolarenak eta gernuarenak izan dira.
7- Nire bizitza pertsonalari dagokionez, nire jokabidea kirolari profesional batena izan da, nire kirol bizitza profesionala zein nire familia bizitza zaindu ditudalarik.
8- Nire jarraitzaileek nigan jarri duten konfiantza itsua eskertzen dut eta espero dut ez dutela pentsatuko kale egin diedala, ez baitago horretarako inolako arrazoirik.
9- Aspe enpresak nire kontratua apurtu izanaren arrazoiak argitu ditzan gustatuko litzaidake.
10- Tristetu egiten naute enpresaren aldetik jaso dudan tratu hotzak, zein jarrerak.
11- Oso lasai nago, ez dudalako ezkutatzeko ezer eta pilotan modu aktiboan jarraitzeko nire asmoa adierazi nahi dut.

Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude