Michigan aldeko gudaria

Gaurko hau ez da batere grafikoa. Behin abisua botata, hemen duzue bitxikeri bat.

Frikiak edonon badirela soberan badakigu. Orain arte ezezaguna nuen Jonathan Soper honen parekorik aurkitzea, hala ere, ezustekoa izan da. BeƱat Zarrabeitiaren eskutik izan dut honen berri.

Bere webgunean informazio gutxi aurkitzen ahal dugu bere inguruan: Bakarlari gisa artizen dela, Michigangoa, eta musikan folka, bluegrassa, bluesa, old jazza eta antzekoak jotzen dituela. Horretaz gain, bi diska ditu salgai bere zibertxoko horretan.

Garai bateko nazioarteko brigadisten modura, badirudi inguru honetara begiratu duela eta bertan bizi dugun gatazka berea egin duela, ezezaguna zaidan arrazoiren batengatik. Ez du edozein kanta hautatu zubi lan honetarako: Izan ere, Eusko Gudariak da ondoko klip honetan entzun ahal izango duzuna. Ez naiz ausartzen ere berak egindako letraren moldaketa, estribillo moduko bat sortuz, hemen transkribatzeko. Hobe duzue entzutea.

Hemen duzue froga. Play sakatu eta kitto:

Eusko Gudariak by Jonathan Soper

Aurretik hemen argitaratu nuen.

HERGELBERRI GRAFIKOAK