Meteoritoa Euskal Herrian eroriko balitz…

Meteoritoa Euskal Herrian eroriko balitz…

Meteoritoa Euskal Herrian eroriko balitz...
Donostian meteoritoa…

Errusian meteorito euria izan dute: 500 zauritu. Agerikoa da, hondamendi naturalek txunditzen gaituzte. Euskal Herrian meteorito handi bat eroriko balitz (inguruko 50km suntsituz) zein litzateke leku “hoberena”? Non hilko litzateke jende gutxiago? Zero Guneak badu herri izena, sakrifikatuko diren heroiak.

Gure Bruce Willis partikularrik ez dugunez (ez da beharrik ere!) okerrenean jarri gara. Detekzio sistema guztiek kale egin dute (Errusian bezala, bide batez) eta Euskal Herrian eroriko da meteorito erraldoia (guri tokatzen zaizkigu gaitz guztiak). Jainkoari euskaldun fededonuk esan ahal bagenio “hi, meteoritoa botatzekotan ez zak jende asko zapaldu”, zein litzateke leku egokiena? Zein eskualde bihurtu zulo idor? turista japoniarren etorkizuneko bilgune? euskal heroi nazionalen jaioterri?

Azterketa zientifiko ultragaratuen ostean EAEko Lehendakariak erabaki du meteoritoa Nafarroan eroriko dela “guztiok gara euskaldun, guztiok anai-arrebak gara…” abestu bitartean. UPNkoei ez zaie asko inporta izan, ordurako alde egin dute diru maletinekin. Nafarroan? Non? tatxan, tatxan! Garde herrian!! 169 biztanle bete betean joko ditu harritzarrak! Jakina, Nafarroako pirinioaldeko eskualdea ere desagertuko da ia osorik, alegia, Bardeen antza izango du datozen mila urteetan. Heriotzak? 15.000 inguru. Esteribar, Erro eta Lizoain herrietan (eskualde mendebaldean) bizirik aterako dira. Aldiz, Basabürüako Larrainen eta Urdatxen nafar bizilagunen patu heroikoa segiko dute. Zoritxarrez, Zangozan Santiago Parrokiaren iparraldean bizi direnak hedatze-uhinak akabatuko ditu.

garde

Hondamendiaz pozik informatuko du ETBk: Bilbo salbatu da, baita beste periferiako hiri batzuk ere, Gasteiz eta Donostia kasu. Euskadi Irratiak nabarmendu du hildakoen %7,3 besterik ez zela euskalduna. ETBk, dirudienez, hondamendiaz informatzera bidaliko du atzerriko korrespontsala: Iñaki Lopez.

Fikzio honen beste alternatiba bat honakoa da: Lehendakariaren erabakiarekin desados, Iñaki Perurenak meteoritoa besapean hartu eta Ajuria Eneara jaurtitzen du. ETBk dio Araba galtzea ez dela tragedia konsideratu ahal.

Biztanleria Datuak: Datuaren Talaia

Meteoritoa Euskal Herrian eroriko balitz…

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu “Meteoritoa Euskal Herrian eroriko balitz…”-ri buruz

  • Izarpezelai 2013-02-15 21:53

    Bardeetan lur-eremu handia dago biztanlerik gabe. Ez zen leku txarra izango balizko meteorito hori erortzeko.

  • Bixente Serrano Izko 2013-02-15 22:29

    Hara! Nolakoak zarete? Bertze argudio bat zilarrezko azpilean zerbitzaturik UPPSNkoei, Euskal Herritik kanpokotzat jotzeko euren Navarrrrrra. Nafarroa kanpo, bertze bazter bat bilatu beharko zenukete meteoritoaren talkagune gisa; nahiz eta, Zuberoan, demagun, izanen balitz, albo kalteak jasan behar euren Navarrrrrak: hortaz ere, lastima Pirinio axiala askozez altuagoak ez izatea!