Meskitaren aurkako sinadura bilketa egin nahi dute Gasteizen

zaramagaGasteizko Zaramaga auzoko etxabe bat meskita izan dadin egokitzeko baimena eskatu berri dute. Bizilagunek, ordea, ez dute meskitarik ikusi nahi haien auzoan eta sinadura bilketa bati ekingo diote. Arrazismo kontua ote?

Iskanbila piztu du gaiak, eta hauteskunde garaian hizpide bilakatu da auzia. Udaletik erantzun dute baimenak edukiz gero ez dagoela arrazoirik meskita sortzea galarazteko.

Adibide bat: Iker Armentia Gasteizko SER irratiko kazetariak atzo gaia atera zuen eguerdiko programan. Zaramagako bizilagunen deiak jaso zituzten programan zuzenean; hain izan ziren iritziak arrazistak kazetariak tweeterren hau idatzi zuela amaitu bezain laster: “Lo siento, yo estoy deprimido, es uno de los peores días como periodista que me ha tocado vivir.” Entzun programa:

El Correo egunkariak egindako bideo honetan bizilagunen iritzia.

Higuinduta entzudakoekin?

Azter ditzagun argudioak banan-banan:

“Bizilagunen artean bozkatu behar litzateke”: Paradoxa ederra da galdeketa bat eskubideak mugatzeko egin beharra. Hurrengoan ere galde dezatela portale ondoan ileapaindegia jarri ala ez.

“Urruti jarri dezatela, ez auzoan”: Proposamen mordoa egin dituzte bizilagunek meskita kokatzeko. Gasteiz kanpoaldean, industria guneetan, Gorbea mendian edo… haien herrialdeetan! Ez daude ba hamaika eliza Gasteiz erdi-erdian? Guetto batean nahi al ditugu?

“Ramadam garaian enbarazu egingo dute”: Nik dadikadala Ramadam barau aldia egiteko egun sakratuak dira. Enbarazu, zergatik? Makina bat parrokia daude etxebetan, eta askotan halakoa da sarreran pilatzen den jendentza ez dutela espaloitik pasatzen uzten. Inork ez du arazorik ikusten kale erdian zuri eta espainiar hiztunak daudenean.

“Arazoak izan ditugu beraiekin, taberna horretan bertan”: Horiekin? Denak berdinak ote dira? Nola dakite “beraiek” meskitara joango direla? Jainkoari errezatzeko gune bat istilu iturri izan daiteke?

“Espainolak beti moldatu dira joan diren lekuetara”: Hau oso ona da. Zaramaga auzoa 1960 urtean sortu zen Gasteizko industriaguneak langilez hornitzeko. Espainiatik etorri ziren gehienak, Extremaduratik asko. Etorri bezain laster “Extremadura Etxea” sortu zuten. Bertan hazi direnek “Extremadura txikia” deitzen diote. Eta, noski, euskaraz ez dute hitz bakar bat ere ikasi (salbuespenak salbuespen). Zaramaga ez da euskal kulturara moldatu diren etorkinen eredu.

Arrazismoa ote? Bete-betean.

Aurreiritziak apurtzen dituen bideoa jarraian:

Catálogo de prejuicios sobre la inmigración from ODS de Sevilla on Vimeo.

2 pentsamendu “Meskitaren aurkako sinadura bilketa egin nahi dute Gasteizen”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-05-12 14:26

    Norbaitek meskitaren aldeko sinadura bilketa hasten badu, jakin arazi diezaidala, nik alde sinatuko baitut.

  • Irratian esan dute sinadura bilketa bultzatu duen auzo elkarteko burua PPko hautagai izan zela orain lau urte. Kasualitatez, PP da lizentzia eta baimenen gainetik meskita egin behar ez dela dioen bakarra. Gainera, kontu hau aspalditik omen dator, pare bat hilabete gutxienez. Tufo… jende zintzoaren beldurrez aprobetxatzen (?)