Merkataritzaz gogoetan Beran

Merkataritza BeranNola erosten dugu 3.800 biztanleko herri batean? Irun eta Donostialdeko merkataritza gune haundietara joateko joera gero eta handiagoa denean, zergatik uzten diogu gure herrian erosteari? Prezioa begiratzen dugu bakarrik? Eskaintza kontuan hartzen dugu? Zein ondorio ditu herritik kanpo erosketak egitea? Zein funtzio eman nahi diogu herriko denda ttikiei? Zein paper betetzen dute herriko kohesio sozialean? Hirigintza aldetik zein neurri hartu behar ditu Udalak merkataritzari begira? Galdera horiei guztiei erantzuteko gogoeta jardunaldiak antolatu ditugu Beran, erosleen, dendarien eta udal ordezkarien artean.

Urtarrllaren 16 eta 23an eta otsailaren 6an hiru lan saio eginen dira. Egungo egoeraren diagnostikoa egin, 10 urteren buruan nolako merkataritza nahi dugun gogoeta egin, eta horren harira hartu beharreko neurriak bilduko dira hiru lan saioetan. Merkataritza guneak paratzeko proposamenak jaso izan ditu Berako Udalak. Herritarren artean horien aurkako jarrera publikoki onartua dago, baina benetako errealitatea bertzelakoa da, herriko denda ttikietan baino handietan erosteko ohitura gero eta zabalduagoa baitago.

 

Eztabaida horri ekinen diogu. Eta parte hartu nahi duenak izena eman dezake 012 telefonoan.

 

Bera, 1975. Kazetaritzan lizentziatua naiz eta kultur kudeaketan aditua. Elhuyar Aholkularitzan nabil partaidetza alorreko koordinatzaile.