Meniaren finiera

6a6e3aebd3019eeae877572f712226fb_extras_albumes_0.jpg

Amaitu da. Barajasen jarritako bonbak apurtu du harildutako bake eskasa. Eskasegia. Eta, kra, milagarrenez pitzatu zaigu barrena, kra, izotzak oinpean egiten dakien zaratarekin: kra. Batzuentzat ondorio, besteentzat aitzakia. Kra, eta kra. Eta kra eta kra eta kra. Bi dominikar falta dira, zazpirehun herkide falta dira, mila dira bidean hildakoak… Sufrimendua baino garrantzizkoagoak dira, antza, hitz esaktoak. Hala izango da, eta hala behar badu, bedi. Baina susmoa dut erretorikarako ez zaigula jada belarririk geratzen munduaren bazter honetan.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Meniaren finiera”-ri buruz