Masters of puppets

Masters of puppets –

Oier Gorosabelek Garagoittiko Orakulua blogean.

.

Masters of puppets
ZELAIETA, Ahoztar. 2016. Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá connections. Revista Hincapié.

“Danok bardiñak garan” american dream horretatik esnatuta, jauzi kualitatibo politta da konturatzia Euzkadin diru gehixena 2000 pertsonan artian manejatzen dabela (euretako bakotxak 2.500.000 eurotik gorako ondasun deklarauekin), eta 800.000 pertsonak, ostera, hillian 1000 euro baiño gitxiagokin konpondu bihar izaten dirazela.

Jauntxo aberatsotatik askok dirua paradisu fiskaletan dake, Foru Ogasunari zergarik emon barik, eta ez dira gitxi berakin zor itzalak daukezenak. Ogasunak, baiña, morroi modura jokatzen dau: haundikixekin bigun -zein da zeiñen bezero?- eta falta dan diru-zulo hori txikixen zergekin bardintzen.

Liburu honetan egoera iraingarri honen panoramia ederto pinttatzen da, eta ez naiz harritzen ez, mainstream komunikabidietan eta Euzkadiko hainbat liburutegittan betoa jaso izana. Izan be, horretaz jabetzia, eta gillotinia erabiltzeko gogua piztia, dana da bat…

Masters of puppets
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude