Martxan dago aurtengo brigaden kanpaina! Eman izena!

 

Brigadak

Brigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira.

Hain zuzen, euskal herri langile antolatua beste herrien esperientziez aberastuz eta aldi berean gure herri borrokaren berri emanez. Zentzu honetan, gure herriak bezala, inperialismo-Kapitalismoari men egiten ez dioten herrien borroka esperientzi trukea oso da funtsezkoa.

2013an beste behin ere, Herri Boterearen adierazgarri garrantzitsuak diren prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutu beharrean gaude: Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolivian. Bestetik, lehen eskutik ezagutu nahi ditugu, estatuen errepresio gordinari erantzunez erresistentzia desberdinen esperientzia eta ezaugarriak Palestina edo Saharar lurralde okupatuetan.

Hauetxek dira aurtengo brigaden ildo nagusiak, joan etorriko elkartasuna gauzatu dezagun.

Izena emateko idatzi: brigadak@askapena.org

Hamaika herri borroka bakarra!

http://www.askapena.org

BRIGADAK KARTELA2013

askapena, brigadak, internazionalismoa

Zer duzu buruan “Martxan dago aurtengo brigaden kanpaina! Eman izena!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude