Marsellesa arrazista eta xenofoboa da?

Marsellesa arrazista eta xenofoboa da?

Salabardoak gure erreka eta itsasoak utzi, eta inportazioari helduko dio gaurtik aurrera. Hartara mundu zabala ezagutu eta egun osoa pantailaren aurrean igarotzen dutenek ere gozatzeko moduko ale exotiko eta berriak ekarriko ditu gugana. Hona lehenengo arrantzaldiaren emaitza:

LGBT ereduen garrantziaz haur eta gazte literaturan (The Guardian)

James Dawson idazleak ipuin bat bat kontatzen du artikulu honetan, sirena edo itsasoko gizaki baten ipuina. Horren bitartez baina, gaztaroan bizi zuena adierazten digu: zeinen gogorra izan zen nerabezaroan fikzio lanetan bera bezalakorik ez aurkitzea, eta horrek zenbat oztopo eragin zizkion bere burua onartzeko. Hitz gutxitan, ezinbestekoa dela fikzioan LGBT ereduak aurkitua ahal izatea, haur eta gazteengan normalizatzeko.

Nola erabili ahal izango lituzke baliabideak Kataluniak estatu propioa izanez gero? (Vilaweb)

Sei hilabete baino gutxiago falta dira balizko erreferendumerako, eta hasi da baiezkoaren aldeko kanpaina. Afera ekonomikoak pisu handia du, eta (zenbait) kataluniarren komunikazio gaitasun bikaina beste behin erakutsiz, ikus-entzunezko soil bezain argi honekin ari dira egoera ekonomikoak hobera egingo lukeela zabaltzen.

 “Lambert Wilson: Marsellesaren hitzak xenofoboak eta arrazistak dira” (Le Figaro) 

Lambert Wilson aktoreak gogor kritikatu ditu Frantziako ereserkiaren hitzak, eta aldatzeko garaia dela adierazi du. Besteak beste, etsaien “odol ezpurua” aipatzen du Marsellesak. Hona euskarazko itzulpena, “odol ezpurua” “odol lohi” bihurtzen badu ere.

Bob Marley hil eta 33 urtera, No Woman No Cry abestiaren eskubideen jabetza ezbaian (La Jornada)

Bi diskoetxe -Blue Mountain Music eta Cayman Music- borroka judizialean daude murgilduta, Bob Marleyren 13 abestiren eskubideen jabetza dela-eta. Abestiak 1973 eta 1976 urte bitartean sortu zituen jamaikarrak, bi diskoetxekin batera lanean ari zenean. Pasa den igandean 33 urte bete ziren Bob Marley hil zenetik.

Marsellesa arrazista eta xenofoboa da?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.