Mariasun III

Mariasun IV –

Gosaldu ostean komun-ontzian eserita nengoela, belaunen altueran kokatuta zeuden kuleroetan aurreko gaueko aztarnak ikusi ahal izan nituen. Horiek kendu eta arropa zikinaren saskian utzi nituen. Neure buruari ezetz esaten nion, aurreko gaueko zerrikeriak alde batera utzi behar nituela, baina hortzak garbitu bitartean begiak etengabe saskira joaten zitzaizkidan. Ahoa garbitu eta dutxara sartu baino lehen, buruari kasu egin gabe, azken arnasketa bat egin nuen saskian utzi berri nituen kuleroekin. Une hartan zin egin nuen arnasketa bakarra izango zela, baina usaina burmuinera iritsi zenean, eskua zuzenean alura joan zitzaidan. Ispilu aurrean, pijamaren goialdea soilik jantzita nuela masturbatzen hasi nintzen. Lehen aldia zen ispilu aurrean nire desioari horren garden, horren argi, kasu egiten niola, eta sortutako erotismoa ikaragarria iruditzen ari zitzaidan. Kuleroak ahosudurretik kendu gabe eta nire behatzek aluan dantza zoragarria eginez, ispilu aurrean orgasmora iritsi nintzen. Ummmm, a ze plazera, erotuta nengoen!

Segundo gutxitan nire onera etorri nintzen eta berandu nindoala ohartu nintzen! Ziztu bizian kuleroak nire hankarte ingurutik pasa nituen orgasmoak utzitako ondorioak garbitzeko asmoz. Orduan saskian uztera nindoanean ohartu nintzen, goran uzten banituen, Beñatek bere arropa zikina utzitakoan, nire kuleroen zikintasunaz konturatu zitekeela. Beraz, goran zeuden arropa batzuk alderatu, nire kuleroak utzi eta alboratutako arropekin estaltzera nindoala, Beñaten galtzontzilo batzuk bistaratu nituen eta erabat zikin zeudela ohartu nintzen. A ze nahastea buruan nuena…

Irakurri Mariasun kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>

Mariasun IV

Mariasun IV