Mariasun II

Mariasun II –

… Lehen hilabeteak horrela igaro genituen, ezer berezirik gertatu gabe, eta tarte horretan, niri bi emozio muturrera joan zitzaizkidan. Lehen emozioa amorrua izan zen, gero eta gehiago haserretzen ninduen logela ixten zueneko egoerak, ondoren aireztatu gabeko usaina (edo sexu usaina) nire muturren aurrean jartzen zuela iruditzen zitzaidalako. A ze zerria Beñat, errespeturik gabekoa, gainera hain zen desordenatua… eta niri gauzak behar bezala ordenatuak izatea oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan, horrela etxeak beste itxura bat hartzen zuelako. Baina ez nintzen gai berari ezer esateko.

Bigarren emozioa eszitazioa izan zen. Urteak ziren gizon batekin oheratzen ez nintzela eta nire libidoak lurra jota zuen. Azken hilabeteetan alua sutan nabaritzen nuen, kuleroak inoiz baino bustiagoak izaten nituen eta okerrena zera zen, Beñat gelan ixten zeneko ondorengo usainarekin amorrua eta eszitazioa maila berean handitzen zitzaizkidala. Afaria egiten nengoen egun horietako batean, “nahigabean” aulki baten bizkarraldeko alde bat nire aluaren aurka igurtzi nuen, hortxe nenbilen ni, barazkiak zuritu eta zatitzen eta bide batez nire aluari gozamenerako tarte txiki bat eskaintzen. Zer ari zitzaidan gertatzen? Hori ez zen batere normala.

Afari “prestaketarekin” nengoela, Beñaten gelako atea ireki zen eta sukaldera gerturatu ahala, berarekin hain ohikoa bilakatzen ari zen usaina sudurzuloetatik gora sartu zitzaidan…

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>

Mariasun II

Mariasun II