Mariano Rajoyk Paul Riosi eskerrak eman dizkio

Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak txiokatu du Mariano Rajoy Espainiar Estatuko presidenteak eskerrak eman dizkiola Aieteko Bake Konferentziaren inguruko liburua bidaltzeagatik. Keinu bat bezala ulertu behar al dugu hau? Intereseko informaziorik topatuko al du presidente espainiarrak liburuan? 

Hemen azpian ikusi dezakezue Rajoyk Riosi bidalitako gutuna. Hitzez hitz itzulita, halaxe dio:

Madril, 2012ko maiatzak 10

On Rios estimatua,


Zinez eskertzen dizut, pasa den urriaren 17an burututako, Aieteko Konferentzia Internazionalaren inguruko liburua bidali izana.

Adeitasunez, agur

Mariano Rajoy Brey

Politikariei idazteko kanpaina

Lokarriren azken kanpainak politikariei txio bat edo email bat idaztea ume jokoa bihurtzen dio edonori. Klik soil batez Patxi Lopezi, Yolanda BarcinariFrançois Hollanderi edo Mariano Rajoy berari idatzi diezaiokezu Aieiteko deklarazioa babesteko eskatuz. “Jada 5000 lagun zarete Aieteko ekimena babestu duzuenak,eta orain ordezkari politikoei zuen iritzia helarazteko bide berri bat proposatu nahi dizuegu”, azaldu du bakearen, elkarrizketaren eta kontsultaren aldeko erakundeak.



aiete, bake, konferentzia, Lokarri, paul-rios, Rajoy

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude