Maria eta Uxue

Maria eta Uxue –

Maria eta Uxue
Jabier Bergasa (Noticias de Navarra)

Maria Chivite Uxue Barkosekin bildu da gaur. Sozialisten lehendakarigaia-edo, jarduneko lehendakari eta Geroa Baiko buruarekin. Gustatuko litzaidake zilo ttiki batetik ikustea nola iragaten den topaldia. Zer erraten dioten elkarri. Eta nola. Ez dakit zehatz zer harreman duten bi emakume politikari hauek elkarrekin. Joan zaigun legealdian ez dira guti izan Uxue Barkosek Maria Chiviterekin Parlamentuan izan dituen ika-mikak. Guztietan, elkarrekiko begikotasun guti, eta halako jelosi bat sumatu diot cintruenigoarrari iruindarraren aldera. Azken hauteskundeetan PSN Geroa Bairi gailentzeak Chiviteri seguru aski eman dion pozaldiak, beraz, politikaren ingurumariak gainditu eta alor pertsonala ere zipriztinduko zuen: “azpian hartu haut, urdanga halakoa”. Chivite, ordea, Barkos ez bezala, ez da inoiz Nafarroako lehendakaria izanen. Hori oroitaraziko nioke gaur, gaiztoki, Barkos banintz: “Maria gaixoa, beti bigarren. Nik egin hintzaket lehendakari. Pena, Madrilen ez baitinate uzten”.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko ekainaren 5koa]

Maria eta Uxue
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Zer duzu buruan “Maria eta Uxue”-ri buruz

  • Aingerutxo. Oroimen laburra dugu, hala esaten zuten Hertzainakekoek, eta nola adinean aurrean bazoazian, zer diren gauziak. EHBilduk egin lezake Zibitze presidenta, ez Urtzoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude