Mañukorta hil da

Mañukorta hil da – 

Mañukorta hil da
Gregorio Larrañaga, Mañukorta.

Mañukorta hil da, Gregorio Larrañaga Mandiola, bertsolari ezaguna eta oso maitatua, plazagizona, jendearekin konexio berezia sortzen zuena bere imintzio eta kantaera bereziarekin.

Orixe eta Xenpelar sariak irabazi zituen, txiste kontalaria ere bazen, nekazari eta fabrikan langile aritua, gaztetan artzain eta “kanpero” Ameriketan 5 urtez ere bai. Mugartegi izan omen zuen bertso-maisu, Lazkao Txiki izan zuen bertso-lagun bere azken urtetan, hil zen arte. Anjel Larrañaga eta azken urteetan Zeberiorekin ere ibili izan da.

1943an jaio zen Markina-Xemein-en, Larruskain auzoko Mañukorta baserrian, hortik bere ezizena. Ama Etxebarrikoa eta aita Mañukortakoa bertakoa zituen. 5 anaietan zaharrena zen, 1968an Ameriketara joan zen artzain, 1966an, artean soldadutzan zegoela, Bizkaiko bertsolari txapelketan parte hartu zuen eta Durangoko finaleraino iritsi zen, baina Ameriketatik itzuli ostean hasi zen plazetan kantatzen.

2014an Xabier Amurizak “Mañukorta bertsonajea” liburua argitaratu zuen, gomedagarria oso, eta iazko uztailean omenaldia egin zioten Markina-Xemeingo Bertso Eskolako kideek, hemen duzu bideo sorta. Agur eta eskerrikasko Mañu!

Elkon ezagutu zuen ikurrina …

Mañukorta hil da

Nire begietatik ...