Manikeismorik gabe

Manikeismorik gabeEz nuen Barrura begiratzeko leihoak ikusia. Nik Mikel Antzaren zatia ikusi nahi nuen -ez ETAkidea delako; baizik eta idazlea eta intelektuala delako- eta ez nekien dokumentalaren azken atala zela, baina, biharamuna gorabehera, pelikula osoa irentsi nuen. Ez zitzaidan astuna egin, guztiz kontrakoa esango nuke. Argi dago zati batzuk besteak baino borobilagoak direla, baina orokorrean pelikula entretenigarria da. Gainera, gai samurra jorratzen ez badu ere, edonor munduarekin adiskidetzera ailega daiteke, oro har alde pertsonala azpimarratzen baitu: gorabeherak gorabehera presoak ondoan dituen lagunak eta senideak.

Era berean, dokumentalak eremu guztiz labainkorra jorratzen du, ohartu gabe panfletismo eta demagogia merkean erortzera bultza zaitzakeena, are eta errazago egile eta presoen arteko harreman emozionala kontuan hartuta. Mikel Antzaren atala kenduta, besteetan ez dute ETAk edo borroka armatuak eragindako mina aipatzen. Eta ez nuen faltan bota, izan ere, hori ez zen dokumental honen helburua. Pelikulak kartzelan dagoen pertsona erakutsi edo aurkeztu nahi zigun. Bere eremu intimora eraman nahi gintuen, guztiz ezezaguna zaiguna, presoa bera eta bere ingurua ezagut genitzan. Eta lortu dute.

EiTBk bete-betean asmatu du Barrura begiratzeko leihoak ematean. Dokumentalak ditxosozko errelatoa osatzeko beste errealitate bat ekartzen digu: preso eta bere inguruarena. Ausaz, ez naiz guztiz bat etorriko eurek diotenekin, baina esan gabe doa merezi duela halako lekukotzak entzutea, batez ere ikuslea hausnartzera bultzatzea helburu dutenean. Izan ere, dokumentalaren esatariak preso (izan) direla eta preso egoteko arrazoiak aipatuz aurkezten ditu presoak, bere iritziz politikoak diren ala ez aipatu gabe. Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago. Eta herri honetan asko dira.

Argazkia hemendik atera dut

Manikeismorik gabe
barrura begiratzeko leihoak, dokumentala, eitb, errelatoa, presoak
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Manikeismorik gabe”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude