Makroetxaldea

Makroetxaldea –

Makroetxaldea
Arg: Georges Biard

Pentsatzen dut zuetako gehienek inoiz ikusi izan dituzuela The Pelican Brief edo Erin Brockovich filmak. Kurioski, bietan Julia Roberts aktoreak jokatzen du rol nagusia. Eta bietan protagonistak aurre egin behar die ingurumena eta pertsonak kutsatzeko batere arazorik ez duten enpresa txikitzaile eta gupidagabeei.

Ez nuke nahi orain esku artean daukagun borrokatxoa John Grishamen eleberri bilakatzea, ezta Hollywoodeko film arrakastatsu ere, baina aitor dezagun pelikulako gaiztoa dagoeneko identifikatua dugula. Caparrosoko makroetxaldearen jabe den Valle de Odieta enpresaz ari naiz, noski.

7.400 buruko behitegia du Valle de Odietak, Euskal Herriko handiena. Eta zenbait kolektibo ekologistak txosten bat osatu zuten ustiategi horrek eginiko irregulartasunak salatuz. Valle de Odieta maltzurrak kolektibo horiek epaitegira bidali ditu, adiskidetze ekitaldi batera, eta kolektibo horiek ez dutenez gaiztoaren adiskide izan nahi, bada, ziurrenik epaiketa batera joko dute.

Eta nire desioa da Caparrosoko makroetxaldearen aurkako borrokak aipaturiko bi film horien bukaera izatea, baina tarteko trama eta dramarik gabe. Ea posiblea den.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko martxoaren 30koa]

Makroetxaldea

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Makroetxaldea”-ri buruz

  • Alpargatero 2022-04-05 08:38

    Izan ere, janari merkea baino gauza aurruntagorik, ene Prantxiska!