Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dugu zeintzuk diren EUSPOT lehiaketako irabazleak

Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dugu zeintzuk diren EUSPOT lehiaketako irabazleak –

Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan. Epai-mahaiak maiatzaren 28an (19:00etan) egingo ditu publiko irabazleen izenak streaming bidez antolatutako sari banaketa ekitaldian, euspot.eus webgunean.

Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dugu zeintzuk diren EUSPOT lehiaketako irabazleak51 spot, zailtasun handiko egoera izan arren

2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamenduak eta alarma egoerak pare-parean hartu gaituzte. Baina, egoera oso berezia izan arren, izugarria izan da jaso dugun lan kopuru handia.

Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotakoak: Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

.

Spot guztiak ikusgai HEMEN

.

Sari banaketa maiatzaren 28an streaming bidez euspot.eus webgunean

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

.

Publikoaren sarirako 2.600 boto, inoiz baino gehiago

Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu. 2.600 boto baino gehiago jaso dira aurten, inoiz baino gehiago.

.

Aurtengo gaia: ‘Zer dago janzten dugunaren atzean?’

Aurtengo lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu behar izan dute parte-hartzaileek, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi. Urtero tendentza berriak ezartzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko kontsumismora bultzatzen gaituzte, erabili eta botatzeko arropa merkea erostera gehienetan. Horren ondorioei erreparatu gabe: lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera eta osasun arazoak, besteak beste. Erosten dugunaren inguruko kontzientzia hartzea da aurtengo lanekin lortu nahi izan dena, batez ere arroparen kasuan. Modaren industriaren gurpil zoroa bazterrean utzi eta alternatibak badaudela ikusaraztea. Arropa merkea modu konpultsiboan erosteak dakartzan ondorioez hausnartzea eta baita kontsumismo mota horrek gure eguneroko hizkuntza ohituretan duen eragina ikusaraztea ere.

.

Sormenari buruzko online formakuntzak arrakasta izan du

Aurten 35 minutuko online formakuntza sortu dugu Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik. Helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azaldu ditugu.

Maiatzaren 28an streaming bidez