Estreinaldiak: Maiatzak 15

Estreinaldiak: Maiatzak 15 –

Estreinaldiak: Maiatzak 15

Estreinaldiak: Maiatzak 15

.

NETFLIX

The Song of Names

Europan, Bigarren Mundu Gerra betean, Martinek, bederatzi urteko haur batek, maitasuna hartuko dio bere anaia adoptatu berriari. Dovidl, haren adin bereko biolin-jotzaile miraria, Londresera iritsi berri da errefuxiatu gisa, Martinen gurasoen babespera. Denbora luze baten ondoren, 21 urterekin lehen kontzertua eman aurretik, arrastorik utzi gabe desagertuko da Dovidl, eta lotsa eta hondamena ekarriko dio familiari.

Handik urtetara, Martinek 56 urte dituenean, Dovidlek soilik irakats lekiokeen filigrana estilistiko bat erakutsiko dio biolin-jotzaile gazte batek….

67. Donostia Zinemaldiko itxiera ekitaldian aurkeztu zuten filma.

.

Urban Country

Neska gazte batek bere bizimodua hirikoa edo landakoa izatea nahi duen aukeratu beharko du. Teddy Smith zinegile estatubatuarrak zuzendutako komedia erromantikoa da.

.

Blanche comme neige

Grimm anaiek idatzitako Edurnezuriren ipuinean oinarritutako filma da. Claire bere aitarena den hotelean lan egiten duen neska bat da. Hura hil ostean, bere amaordeak hartuko du hotela administratzeko ardura, baina Claireren edertasunak jeloskor jarriko du eta kaleratu egingo du.

.

Te quiero, imbecil

Ezkontzeko eskaria luzatu aurretik, neska-lagunak utzi egingo du Marcos. Gainera, lanetik bota dute eta gurasoekin bizitzera itzuliko da. Bere bizitza hondamendia bilakatuko da, baina Marcos egoerari buelta emateko prest dago. Nondik hasi ez daki, ordea. Ondorioz, galdera guztien erantzunak aurkitu daitezken lekura jotzea erabakiko du: Internetera. Youtuber baten aholkuak erabiltzen saiatuko den bitartean, Marcosek ezagun batzuekin topo egingo du, baita duda existentzialekin ere.

Ikusi hemen NETFLIXen estreinaldi guztiak.

.

MOVISTAR+

Bacurau

Etorkizun hurbilean, Bacurau, Pernambucoko hinterlandeko herrixka bat, misteriotsuki desagertuko da mapatik. Azalpenik gabeko zenbait erailketa gertatzen hasten direnean, herritarrak defendatzen saiatuko dira. Baina nola babestu, etsaia ezezaguna eta errukirik gabea bada?

.

Zombieland: Double Tap

Zoombieland aurrekarian erabili zuen umore kutsu bera izango da Ruben Fleischerrek aurkeztu duen jarraipen film honen ezaugarri nagusia. Oraingoan, Etxe Zuritik AEBen muineraino bidaiatu beharko dute protagonistek, bidean topatuko dituzten mehatxu ugariengandik ihesean, betiere. Arriskurik handiena, ordea, talde barruan topatuko dute, bizikidetzaren argilunak ezagutzen hasiko direnean.

.

Dem Horizont so nah

Tim Trachte zuzendari alemanaren film erromantiko honetako protagonista nagusia Jessica gaztea da. Ez du aparteko arazorik bere bizitzan, eta aurretik etorkizun oparoa duela dirudi. Gau batean, Danny ezagutuko du, bere ametsetako gizon paregabea. Hasiera batean txundituta utziko badu ere, pixkanaka-pixkanaka Jessica konturatuko da Dannyk plantak besterik ez dituela egiten eta ez dela berak uste duen bezalakoa. Itxurakeriaren mende dagoen gizarte honetan, biek ikasi beharko dute aurreiritzi eta bazterketari aurre egiten, denbora aurka izango badute ere.

.

Om det oändliga (About Endlessness)

Gizaki orok bere bizitzan zehar igarotzen dituen garai ezberdinak aurkeztuko ditu istorio laburren bidez, ekialdeko ipuin tradizionalen antzera. Elkarren artean loturarik ez duten kontaketekin osatu du zuzendariak gidoia, eta zuzendariak bere ibilbidean egin dituen beste lanen ukitu pertsonala eta berezia dauka: erabiliko duen tonu hotz, serio eta estatikoagatik nabarmenduko da.

Ikusi hemen MOVISTAR+ -en estreinaldi guztiak.

.

FILMIN

Jiao you (Stray Dogs)

Taipei (Txinako Errepublika) modernoari buruzko erretratu zorrotza proposatuko du Tsai Ming-liang zuzendari taiwandarrak. Horretarako, gizartearen ertzetan bizi den gizon bat izango du filmak gidari.

Lanak epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zuen 2013ko Veneziako Mostran, eta zuzendari onenarena urte bereko Sevillako zinema jaialdian.

.

Parking

Adrian 2002an Espainiara modu ilegalean iritsi zen errumaniar poeta bat da. Dokumentaziorik gabe, gaueko zaindari gisa lan egiten hasiko da denda batean, eta bere bizitzak bira bat emango du jazz talde batean gitarra jotzen duen Maria ezagutuko duenean.

.

Ricordi?

Oroitzapenen bidez kontatutako bi lagunen maitasun istorioa proposatuko du Valerio Mieli zuzendari italiarrak. Oroitzapen horien bidez, bikoteak urteetan zehar izan duen garapena ikusiko da.

.

Quinqui Stars

Sormenezko dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan kokatuko da Juan Vicente Códobaren lana. 70eko eta 80ko hamarkadetan Madrilgo auzune periferikoetan gertatutako eraldaketak izango ditu hizpide: langile-auzoetako aldaketa sozial, politiko, ekonomiko eta urbanistikoen prozesuak, periferiako gazteen bizimodua…

Testuinguru hark zinemagintzan izan zuen eragina ere aztertuko du: Eloy de la Iglesiaren ‘Navajeros’ eta ‘Colegas’, José Antonio de la Lomaren ‘Perros callejeros’ eta Carlos Sauraren ‘Deprisa, deprisa’, besteak beste.

Ikusi hemen FILMIN-en estreinaldi guztiak.

Estreinaldiak: Maiatzak 15

Euskal pantailaren gunea