Estreinaldiak: Maiatzak 1

Estreinaldiak: Maiatzak 1 –

Estreinaldiak: Maiatzak 1

Estreinaldiak: Maiatzak 1

NETFLIX

A secret love

Bi protagonista. 65 urte. Luzaroan mantendutako sekretu bat. Beren familia kontserbatzaileen beldur diren bi emakumek hamarkadetan zehar gordeko dute ezkutuan bere maitasun harremana.

.

La sombra de la ley

1921 urtea. Garai latza bizi du Espainiak: berunezko urteak dira, eta kaleko istiluak gauza ohikoa dira. Gangsterismoa eta negozio ilegalak gizartean txertatuta daude erabat. Aníbal Uriarte protagonista Bartzelonako hirira bidalitako duten polizia bat da, eta kaleko ordena mantentzea da bere lana.

.

Apuntes para una pelicula de atracos

Elías zinema-zuzendariaren ametsa lapurreta-film bat egitea zen. 2013ko udan albiste bat irakurriko du “Vallecaseko Robin Hood”-en, “estolderiako banda”-ren buruzagiaren, atxiloketari buruz. Orduan, bere ametsa gauzatzeko aukera aurkitu duela sentituko du. Eskutitz bat bidaliko du Robin Hood zigorra betetzen ari den espetxera. Itxura guztien kontra, handik hiru astetara erantzuna jasoko du Elíasek. Robin Hoodek onartu egin du berari bisitan espetxera joatea.

.

The Half Of It

Cyrano istorioaren bertsio garaikidea. Ellie izeneko ikasle gazteak laguntza emango dio institutuko kide ezagun eta adoretsuenetarikoari begiz joan duen neska konkistatu dezan. Ellie protagonistak bere nahi eta sentimendu propioen aurka egin beharko du.

.

MOVISTAR+

Light of My Life

Aita-alaba bikote bat izango dira filmeko protagonistak. Pandemia hilkor batek mundua astindu ostean, harrapatuta dituen basotik egin beharko dute ihes.

.

Di jiu tian chang / So Long, My Son

Txinan 1980ko hamarkadatik orain arte izandako aldaketa sozial eta ekonomiko handietara egokitu beharko dira bi bikote. Berlineko zinema-jaialdiaren azken edizioan, Yong Mei eta Wang Jingchun protagonistek, hurrenez hurren, emakumezko eta gizonezko aktore onenen Zilarrezko Hartza lortu zuten.

.

Onward

Hiri aldirietako fantasia mundu batean giroturiko animazio lana. Bi elfo nerabe dira Ian eta Barley Lightfood anaiak, eta munduan zeharreko magia topatzea helburu duen bidai bati ekingo diote, haurrak besterik ez zirenean galdutako aitarekin azken egun bat igarotzeko aukera emango dien moduaren bila.

.

Motherless Brooklyn

Nueva York. 50ko hamarkada. Lionel Essrog detektibe pribatu lanak egiten dituen eta Tourette Sindromeak jotako gizon bakartia da. Bere buruak eraikitako muga eta zailtasunak gainditu asmoz, adiskide mina zuen Frank Minna kidearen heriotza ikertzen hasiko da.

FILMIN

La vérité (The Truth)

Hirokazu Koreeda zinemagile japoniarraren proposamen hau Veneziako Mostran proiektatuko zen, jaialdiari hasiera emanez. Sortzailearengan ohikoa den bezala, familia giroko istorio bat kontatuko du. Catherine Deneuvek eta Juliette Binochek elkarri kontu-eske ariko diren ama-alabak antzeztuko dituzte.

.

Victory Day

2017. urtean, Berlingo Tiergarten oroigarrian gertatutako Garaipenaren Eguneko ospakizunak izango ditu oinarri dokumentalak.

.

Bombshell: The Hedy Lamarr Story 

1940ko hamarkadan munduko emakume ederrena izendatua izan zen Hedy Lamarr aktore mitikoa. Interpretazioaz harago, bazuen bestelako pasiorik: inbestigatzaile eta asmatzaile paregabea izan zen.

.

The Price of Everything 

Artista, bildumagile, galerista, enkantegie… desberdinen bizitzetara emango digu sarbidra filmak. ‘For the love of art’ mugimenduaren eraginpean elkarbizitza egiten duten artisten labirintoan zehar, arte garaikidearen ertzak ezagutzeko aukera bikaina.

Estreinaldiak: Maiatzak 1

Euskal pantailaren gunea