Mahai ingurua: musika, irakaskuntza eta lanbidearen etorkizuna

Datorren Ostiralean, Ekainak 6 arratsaldeko 19:00 tan Mahai Inguru bat ospatuko dugu Donostia 2016 Kultur Hiriburu-ko egoitzan, Easo Kalea 43.

MUSIKARI Euskal Herriko Musikariak, elkarteak eta Euskadiko Soinuak antolatuta. (Sarrera doan)

Parte hartzaileak:

– Patricio Goyalde (Musikeneko zuzendaria)
– Iñigo Ibaibarriga (Gasteizko Jesús Guridi konserbatorioko musika modernoa eta jazz saileko koordinatzailea)

– Mikel Mate ( Donostiako Musika eta Dantza Eskolako zuzendaria)

Mahai inguru honetan gaur egun, gure herrialdian dagoen musika irakaskuntzaren egoera aztertuko da. Ikasleen irtenbide profesionalaren gainean ere mintzatuko dira hizlariak.
Hitzaldia amaitzean, galdera txanda irekiko da entzuleen artean.

                           LOGO MUSIKARI      EUSKADIKO SOINUAK

MUSIKARI - Euskal Herriko Musikariak,musikarien zerbitzura dagoen, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. MUSIKARI 2013. urtean berpiztu zen Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz. Eztabaidarako abagunea, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aurrean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste.