Mahai bueltan.

MTk0Nw==

Ez dut esango tentsiorik egoten denez, baina helmuga inguruan beti dago mugimendua: langileak hesiak jartzen, ekipoetako autobusak eta teknikoak handik honuntza, epaileak bueltaka… Prentsa bulegoan aldiz lasaitasuna izaten da nagusi. Kazetari batzuek ordenadorean lanean, beste batzuek etapa ikusten…baina lan giroan azken batez.

Baina beti dago gauzak beste modu batera egiten duen jendea. Helmugatik 500 bat metrotara, ikuilu baten alboko txabolatik algarak entzun, burua sartu eta hau topatu dugu: Jende multzo bat, mahai baten inguruan. Batzuk idiak entrenatzen ibili eta parea deskantsatzen utzi ondoren etapa ikustera azaldutakoak, besteak sari banaketa prestatzera joan baino lehen bertaratutakoak, eta beste batzuek besterik gabe jan eta etapa ikusteko asmoz hurbildutakoak, baina denak ederki jan izanaren aurpegiarekin. Aurpegi alaiarekin.

Atsaldeonak opa ordurako gazta eskeini digute, ardoa edota sagardoaren artean aukeratzeko esan eta intxaurrak eman.  Horrela bai egin daitekela ondo lan!

Hori bai, Luis Marik tronpeta hartu duenerako nik alde egin dut, bestela oraindik bertan nintzan…

Irudia | Lagun koadrila bat etapa telebistaz ikusten. | Zuri So | Creative Commons By SA
Euskal Herriko Itzulia, txirrindularitza

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude