M3moria eguna

M3moria eguna –

Gaur martxoak 3 da, duela 45 urte Euskal Herriko hiriburuetariko batean, Gasteizen hain zuzen, langileriak eraso latz bat jaso zuen. Egun horretan zer gertatu zen guztiei zaigu ezagun: greban zeuden langileak San Franzisko elizan bildu eta espainiar polizia armatuak eliza gaseztatu zuen jendea irtenarazteko asmoz eta orduan, tiroka hasi ziren. Erasoan bost langile hil zituzten eta beste hainbeste zauritu.

Egun hau ordea, gertaera lazgarri horren m3moria eguna bihurtu da, gertaera gogoratzeko, baina memoria batez ere, justizia eskatzeko. Martxoaren 3ko gertakari hauek ez dira inoiz izan aitortuak, epaituak eta erreparatuak.

M3moria eguna

Horregatik, gaur 45 urte egin direnean ere, Martxoak 3 elkarteak elkarretaratzea deitu du, zaintza, oroimena eta borroka lelopean. Omenaldia Martxoak 3 plazan 18:00tan hasi eta 18:30tan abiatuko da manifestazioa plazatik.

Era berean ere, Gasteizeko Zaramagan zentroan Luis Ziarrusta argazkilariaren Martxoak 3ko argazkien esposizioa ikusgarri egongo da martxoaren 2tik apirilak 23ra bitartean. Hala Bedik gertakarien 45. urtemugarako Martxoaren 3ak hainbat abestietan izan zuen eragina aztertzen duen irratsaioa prestatu du ‘Hizki larriz idatzitako HISTORIA’ atalean.

Ikusi daitekeen bezala, egun hau memoria eguna da, herriaren memoria, eta herriak gogoratzen badu, kantatzen badu, ez da ahaztuko.

M3moria eguna

M3moria eguna