M22, biharamuna: Euskal Herriko egunkarietako azalak

Udal eta foru hauteskundeen biharamunean, zer da euskal egunkariek nabarmendu dutena? Zeri eskaini diote azala? Nola egin dute? Ezbairik gabe, Bildu izan da prentsako protagonista.

 

Berria
Berriak azal osoa eskaini dio hauteskundeen emaitzari Bilduren arrakasta azpimarratuz.

Gara
“Bilduk muga guztiak gainditu ditu eta Euskal Herriko aldaketa politikoa zurkaiztu du”
Garak ere hauteskundeei eman die azala. Bilduren emaitzei jarri die arreta eta Euskal Herriko aldaketa politikoa abian dela iragartzen du.

Noticias de Gipuzkoa
Hiru hitz sendo, titular indartsua: “Gipuzkoan Bildu gailendu da”. Ez da hitz gehiagorik behar, ez da ala?

El Diario Vasco

Diario Vascok paktuetan jarri du arreta, Bilduren garaipenak zaildu egingo baitu paktuetarako bidea Gipuzkoan gobernatzeko.

Hauteskundeetako emaitzei eman die protagonismoa, baina Realari eta Giroari ere txokotxo bat eskaini die azala, Mikel Nieveren irudi eta guzti.

Diario de Navarra

Paktuak ere Diario de Navarraren azaleko titularretan: UPNek PSN beharko du gobernatzeko. Horrekin batera, Bilduk NaBairekin berdindu duela osatu du titular nagusia.


Deia
 

Deiaren titularrak emaitzen laburpena egiten du grafiko eta guzti: EAJren garaipena Bizkaian, Bilduren ezusteko emaitzak eta PSEren hondamena aipatzen ditu eta oso paktu pluralak etorriko direla -ETArik gabe- gehitzen du.

Beheko aldea kirolari (txirrindularitza eta saskibaloia) eskaini dio bi iruditxorekin.

El Correo (Bizkaia)

El Correok grafikoak bigarren mailara eraman eta argazki bat jarri nahi izan du: Iñaki Azkuna eta José Luis Bilbao irribarretsu eta  pozik EAJak eskuratutako gehiengo osoaren ostean.

Horren gain, PSOeren hondamena aipatu du bigarren titularrean

El Correo (Araba)

Arabako edizioan, berdin: poza eta garaipena iruditan. Marotoren PPk Gasteiz berreskuratu du eta de Andrés berriro garaile Araban.

Noticias de Álava
Sorpresa arabarrentzat Bildurekin. PSE behera dator eta PPk Araba birkonkistatu du.

Javier Maroto eta Javier de Andrésen aurrez aurreko profilezko irudiekin osatu du azala.

 

 

hauteskundeak, m22, politika, prentsa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude