Richter eskalan 3,6 graduko lurrikara Iruñerri osoan sentitu dute

ign2013fpjb (1)

Iruñerrian lurrikara gertatu da 15:35 inguruan. Ez ote zen nahikoa lurrikara lehendik ere, ustezko ustelkeria kasuekin, CAN-eko eskandaluarekin eta Yolanda Barcinaren aukeraketarekin, hauteskunde berrien itzalpean… Lurrak mugitu dira, baina oraingoan zinez eta indar handiz gainera.

Ez da lehenengo aldia aste honetan, aktibitate sismikoa nabaritu zen astelehen honetako iluntzean Erreniegan. Richter eskalan 2,6 graduko lurrikara izan zen Iruñea inguruko gatzagetan astelehenean detektatua.
Gaur ordea, epizentroa Zirizan izan duen lurrikara Richter eskalan 3,6 gradura iritsi da. Iruñerri osoan nabaritzeraino. Azken orduetan lurrikara bat baino gehiago detektatu ditu Espainiar Estatuko Instituto Geografico Nacional erakundeak: hemen.

Iker Tubia (Berriako Kazetaria eta ZuZeuko blogaria): “15:30ak aldera izan dugu lurrikara Irrintzi Dorreko 13. pisuan, Berriaren egoitzan. Lanean ari ginela, bat batean mahaiak eta lurra mugitu egin dira. Dardara txiki bat izan da, eta oso laburra. Baten batek susto ederra hartu du erredakzioan.”




Iruñea, lurrikara
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Richter eskalan 3,6 graduko lurrikara Iruñerri osoan sentitu dute”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude