Lurrama, Baionan

Lurrama 2009

URA izango du lema nagusi aurtengo Lurramaren 4. Edizioak. Gai hori bereziki izango da aipatua, nola erakustoki guztian zehar, hala hitzaldi eta haurrentzako antolakuntzetan.

Zortzi mila metro kuadroko eremu batean, Euskal Herriko baserri garaikidea ezagutzeko aukera izanen da. Abereak, landareak, barazki eta loreak, kabalak… denak abeltzaintza eta nekazaritza jasangarriaren arabera lortuak.

Partaide guztiak Euskal Herriko Laborantxa Ganbaran elkarturik dira. Hegoaldetik ere bada partaidetza: Lurlan, Kalitatea eta hainbat elikagai ren ordezkariak. Ostirala Hegoaldeari eskeinitakoa izango da.

Aurreko urteetako jende kopurua biltzen bada, 30.000 lagun baino gehiago espero da bertan.

Haurrentzat animazioak, hitzaldiak, bertsolariak, janedatekoak, musika,… azken finean, lagun arteko giro eta festa hiru egunetan zehar.

Non:  Baionako Glain eremuan. Urriak 30, 31 eta Azaroak 1. 10etatik, gauera.

Hegoaldetik joanda:  A 64an, Mousserolles irteera Baionan. Aparkalekua bertan dago, doan.

http://lurrama.com

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.