Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituzioegilea (III)

Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituzioegilea (III)

EH Bilduren zuzendaritzak banatuko dituen 100.000 kafeetako bat herriko lagunekin mintzatzen dastatzeko asmoa izan arren, Euskal Bidea proposamena plazaratutakoan, ohikoa den trilogia ereduari aitzakiatzat harturik, BERRIaren (eta ZUZEUren) irakurleekin solastatzen jarraitu nahi nuke.

Ezker Subiranistaren koalizioek (EH Bildu eta EH Bai) aurkeztu duten proposamenaren hainbat ardatz oso atsegin ditut: aldebakartasuna, desobedientzia eraldaketa… Hitz kuttunak zaizkit. Independentziarako prozesua beste Euskal Herri bat egiteko aukera paregabea dela sinistu nahi dugunontzat, erakargarria da ezkerreko sektore euskaltzaleek bultzatuko prozesu askatzailea.

Haatik, dokumentuaren beste atalak sakonago irakurritakoan, aurreko bi artikuluetan adierazi nituen kezkak ez zaizkit arindu. Proposamen xedeak, sarrera luzean azaltzen denak, aldebakartasunerako agertoki batera eraman nahi gaituela ematen du. Bigarren atala, berriz, beste eremu baterako proposamena dela deritzot.

Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituzioegilea (III)

Berrian jarraitu

Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituzioegilea (III)

Donostiarra Pasaiaratua.