Lur Hiztegia eta Entziklopedia interneten kontsultatzeko aukera zabaldu dute

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu eskuragarri Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa. Hiztegiari dagokionez, kontsultan eskaintzen dena 1990 eta 1995 urte bitartean paperean inprimaturiko edizioaren hamar liburukiak dira; 49.900 sarreratik gora. Lur Entziklopedia Tematikoak, aldiz, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu.

Kultura Sailak aditzera eman du, bestalde, sarean dauden lanak 90ko hamarkadan idatziak direla, eta, beraz, ez daudela eguneratuta ezta zuzenduta ere. Halere, nabarmendu dute Lur Hiztegiko eta Lur Entziklopediako 11.000 artikulu gaurkotu egin direla eta Wikipedian argitaratu. LUR (INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)  

entziklopedia, euskara, hizkuntza, hiztegia, hps, informazioaren leihoa, Kultura Saila, lur, publizitatea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude