Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista

Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista –

Cascanten 1931n jaiotako igeltseroa maitatua zen Euskal Herrian, borrokalari nekaezina zelako. Lucio Urtubia Jimenez 1954a geroztik bizileku zuen Parisen zendu da 89 urte zituela, noiz eta, sare sozialetan aipatu dutenez, Espainiako Bigarren Errepublikaren kontrako altxamendu militarraren urtemugan, uztailaren 18an.

Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista
2015eko Durangoko Azokan, Txalaparta argitaletxearen standean. (Aritz Loiola-FOKU).

Berria egunkariak banku lapur anarkistari buruzko hil-oharra plazaratu du, Jon O Urainek sinatua, eta bere gogoetak jaso ditu Mikel Peruarena Ansak,“Urtubia, bere esanetan zehar”.

Argia aldizkarian, Amaia Lekunberrik, anarkista nafarrari egindako bi elkarrizketa ekarri ditu gogora, bata Amets Arzallusek egina, eta bestea, Sustrai Colinak.

Naiz hedabidean Urtubiaren argazki bilduma osatu dute, eta Castejonen egin zioten omenaldia. Noticias de Navarrak, bere aldetik, “El Robin Hood vasco” legez ezagutzen zutela dio.

Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista
Unai Iturriagak Gara egunkarian (Zugaz \ Art)

.

Film eta komikietan

Lucio Urtubiaren bizitza harrigarri bezain eredugarria liburu, film eta komikietan kontatua izan da. 2007an Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zinemagile ezagunek “Lucio” izeneko dokumentalean eman zuten bere berri -hemen ikusgai dagoena-, eta hamar urte geroago, 2017an, Mikel Santos Belatz-en eleberri grafikoa plazaratu zuen Txalapartak, “Gerezi garaia”“El tesoro de Lucio” gazteleraz-. Nafarroako argitaletxeak autobiografia bat ere argitaratu zion 2008an, “La revolución por el tejado”, eta Bernard Thomasek “Lucio Urtubia, el anarquista irreductible” plazaratu zuen 2001ean, gazteleraz zein frantsesez.

Betagarri taldeak, gainera, bere omenezko “Lucio” kantua eman zuen 2009ko “Bizitzari txistuka” diskoan.

.

Lucio Urtubiaren heriotzak oihartzun handia izan du gaur sare sozialetan ere:

Lucio Urtubia zendu da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista

Lucio Urtubia hil da, behin bankuari ziria sartu zion anarkista