Lubakiaren bi aldeetan

Aldi berean epaile eta epaitu. Batera entzule eta kontalari. Erantzule eta errugabe. Hala sentiarazten zaitu lubakiaren bi aldeetan batera egoteak. Harrapakariak bezala pentsatzen ikasi behar duzu, hotz, zure burua merkeegi salduz batzuetan edo sentimendu eta balore batzuk zakarretara boteaz. Errefusa zu.
Gero, harrapakinaren gisan ihesean ibiltzera igaro behar zara, eta borrokan sartu barru barruraino, sentimendu eta printzipioak berreskuratu nahian zakarrontzian. Eskuekin urratuz. Jasoko dituzu, baina inkoherentziaren kiratsa izango dute itsatsita ertz eta zoko bakoitzean.
Kazetari izatea putada latza da batzuetan. Eta ez du erremediorik, kazetaria beti baita kazetari. Eta zu kazetaria zara, zure kideak bezala.

Kontua da nola atera borroka horretatik bizirik.

 

 

kazetaritza
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.