Zarautz, ostalariak eta ‘Los 40 summer live’

Zarautz, ostalariak eta ‘Los 40 summer live’ –

Turismo masifikatuaz gain, gauza oso gutxi partekatzen dute Ceuta, Marbella, Motril, Manga del Mar Menor, Mallorca, Tossa de Mar eta Zarautzek. Bat  da, bertako agintariek erabaki dutela uda hontarako itzela litzatekeela 40 Principalesen zirkoa herrira ekartzea. Ondo entzun duzu, Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak sustatuta, 40 Principales irrati katearen ‘Los 40 summer live‘ musika jaialdia egingo da abuztuaren 6an Zarauzko malekoian. Zarauztar eta kultur eragile gisa zenbait hausnarketa eta galdera otu zaizkit.

Zarautz, ostalariak eta 'Los 40 summer live'

  • Ostalarientzat.

Ohituak gaude kultur jaialdien inpaktua ostalarien irabazietan neurtuta irakurtzera, baina beste gauza bat da “kultur jaialdiak” ostalariengan pentsatzen, ad hoc diseinatzea. Zarauzko Udalak kultur politikak, kultur eragile eta sortzaileentzat baino, ostalarientzat diseinatzen ditu.

  • 40 Principales?

Euskal Herrian Euskal Irrati Telebista izeneko erakunde publiko bat dugu, zeinak bere baitan hainbat telebista eta irratik kate baitituen. Berau sortzearen arrazoi nagusienetarikoa, euskal erreferenteak indartzea izan zen. “Euskararen normalkuntza eta bizirauterako oinarrizko tresna” bihurtuz, Garaikoetxea lehendakariaren esanetan. Irrati-formula eredua maite ez badut ere, EiTBren baitan, badugu Gaztea izeneko irrati bat: publikoa, euskaraz egina eta 40 Principalesen lehiakide zuzen zuzena dena. Baina berdin dio, ezta?

  • Euskara?

Jaialdian euskara erabiltzeko eskatu diezue antolatzaileei? Ceutan edo Marbellan erabili dituzten aflixa berak erabiliko dituzte? Eskatu al diezue euskal talderik (Zarauzkorik) egitarauan sartzeko? Erantzuna garbi dago: Ez. Bistan da, ‘Los 40 summer live’ gaztelania hutsean egingo dela, ‘Los 40 summer live’ erreferente espainiarrekin, espainiarrek eta espainiarrentzat egindako jaialdi bat delako.

 

Albisteok irakurrita atsekabea sartzen zait. Zarautzen dauzkagun ekimen kultural andana edukita, Udalak, ostalarien bedeinkuarekin, 40 Principalesi ematen diolako jaialdi bat egiteko ardura. Atsekabea, kultur politikak tabernariekin eztabaidatzen direlako, kultur eragileekin baino. Parte hartze politiketatik aldebakarreko erabaki zentzugabeetara igaro garelako, haserrea. Kultura gentrifikatzen dutelako horrela. Sortzaileok, kulturgileok, biziraungo badugu kañak ateratzen hasi beharko dugu, zona saturatuaren erdigunean.



Zarautz, ostalariak eta ‘Los 40 summer live’
40 principales, los 40 summer live, ostalariak, ostalaritza, Zarautz, zurekin
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

15 pentsamendu “Zarautz, ostalariak eta ‘Los 40 summer live’”-ri buruz

  • Maitane Altuna 2017-08-03 08:55

    Barkatu, baina zure mezuan diozuna ez da egia. Ados “los 40″ko plana zuretzako atsegina ez izatearekin, baina Goazen ikuskizuna ere ekarriko du aurten udalak, zuk aiparzen duzun euskal telebista publiko horrek sortu, bultzatu eta babestutako proiektua, euskera hutsean izango diren beste hainbat gauzen artean. Edo dena kontatzen dugu edota bestela hobe ezer ez kontatzea

    • Oier Aranzabal

      Kaixo Maitane,

      Eskerrik asko zure iritzia emateagatik. Dena den, kontua ez da niri plan hau ala bestea atsegina zaidan ala ez. Artikulua ez doa gustu kontuez. Eta Goazen Zarautzera ekartzeak ez du zer ikusirik @40Principales_Spain-en musika jaialdiarekin, edo eta nik diodanarekin. Noski Zarauzko egitarauan gauza asko daudela. Ez nago hori zalantzan jartzen.

      Zarauzko Udalak, Zurekin ostalari elkartearekin elkarlanean, 40 Principalesi eman dio musika jaialdi bat antolatzeko ardura. Zarauzko aktore kulturalekin kontsultatu, kontrastatu, gabe. Zarauzko musika taldeekin hitz egin gabe. Zarauzko Udalak, Zurekinek babestuko dute 40 principalesen jaialdia, %100 espainieraz, %100 musika talde espainiarrekin (40 Principalesek Espainiako talde garrantzitsuenetarikotzat dituenak), Amaieran 40 Principaleseko DJ espainiar batekin. Eta kontuz! Erro-erroan baitago problema. Problema ez baita hainbeste taldeak espainiarrak direla, problema da zergatik diren espainiarrak. Zergatik gonbidatu behar dugun, edo babestu behar dugun (duen Udalak) 40 Principales kate pribatuaren (PRISA taldearen) promozio jaialdi bat.

      Are gehiago, Zarautzen baditugunean mila musika ekimen, musika ekintzaile, talde eta mobida… proposatze hutsarekin edo galdetze hutsarekin, zerbait egiteko prest egongo liratekeenak.

      Zergatik arbuiatzen da hori guztia, ostalariekin adostuta halako kaka zahar bat antolatzeko?

      Ba horixe.

  • Bale, ados.
    Baina hor euskal erakundeek gastatzen duten diru guztia konta dezatela EHn espainola sustatzeko dirua bezala,arren.

  • Ados nago artikulu honetan salatutakoarekin. Baina, Oier, EHak bere sena defendatzearen alde gaudenok, zergatik jasotzen dugu xenofobo edo arrazista etiketa EHen kanpotar asko ditugula esaten badugu? Izan ere, ezker abertzaleak argudio hau erabiltzen du, abertzaleon aurka (neuk ere ezkertiartzat dut nere burua).

    Zure erantzuna eskertuko nuke.

    • Oier Aranzabal

      Aupa ‘gogoeta’
      Ez dut oso ondo ulertu galdera (kontestua). Dena dela, arau orokor gisa, ez diot erantzuten iruzkin anonimoei, izen abizenik gabe eta email faltsuarekin egindakoei. Eskertuko nizuke, sinatuta idaztea iruzkinak.

      O.

  • Mikel Martin 2017-08-04 23:44

    Bale, hementxe nauzu. Orain ez naiz anonimo.

    Jakin nahi nuke zergatik Ezker Abertzale ofiziala Euskal Herrian ahalik eta atzerritar gehien sartzearen alde dagoen (beno, badirudi behintzat turisten aurka dagoela), horrek euskarari kalte egiten diola argi eta garbi dagoelarik.

    Datuak orotara hartuta, euskarak atzera egiten du hainbeste atzerritar sartuz. Ez dut esaten hori arrazoi nagusia denik, baina euskara laguntzen EZ duela argi dago.

    Ikuspegi humanista ona da. Baina euskararen egoerak eta etorkizunak ezin du arriskurik onartu. Zer diozu guzti honen inguruan, Oier?

    • Mikel, iruditzen zait gezur batekin hasi duzula zeure azalpena: “Ezker Abertzale ofiziala Euskal Herrian ahalik eta atzerritar gehien sartzearen alde dago[…]”.

    • Oier Aranzabal

      Aupa Mikel,

      1- “Ezker Abertzale ofiziala Euskal Herrian ahalik eta atzerritar gehien sartzearen alde dago[…]” Afirmazio hori okerra dela iruditzen zait. Dena dela, hori uste baduzu, galdera Ezker Abertzalearen bozeramale bati egin beharko zenioke.

      2- Ez dakit zertara datorren atzerritarrena. Atzerritarrak euskararen, euskaldunon, arazo direla adierazte hori. Eurak dianan jartzea zertara dator? Gainera gezurra da diozun hori ere. Azken hamarkadan euskararen erabilerak gora egin du Araban esaterako, eta behera herri euskaldunenetan.

      Tira, ez zait batere interesatzen gai hau, gezurretan oinarritzen dela uste baitut.

      Adio.

      • Mikel Martin 2017-08-05 18:58

        Gezurra diozu? Oraindik gogoratzen dut nola Marian Beitialarrangoitiak, Bilduko kongresistak, muga guztiak kendu behar zirela zionean, Afrikatik (edo beste edonondik) nahi duten guztiak EHra etor daitezen.
        http://ehbildu.eus/eu/albisteak/sakonean/mugak-ireki

        Ezker ofizial IA GUZTIen agendan, mugak ireki eta inolako mugarik gabe Europara, eta bide batez EHra, nahi duena etor dadin defendatzen dute:
        (hori eskuin eta enpresarien oniritziaz, lan esku merkea nahi dutelako).

        Ba uste det, benetako ezker INDEPENDIENTEa balitz, EHn jada dauden immigranteak lagundu bai, baina gehiago EZ etortzearen alde egin beharko lukeela.

        Oier, gai hau interesatzen ez diozula diozu. Baina Zarautzen musika jaialdi batean atzerritar (espainol) batzuk etortzea kezka da zuretzat (baita neretzat ere)?

        • Mikel Martin 2017-08-05 19:09

          Beraz, ez dut bozeramale bati zertan galdetu.
          Ofizialki eta publikoki, “EZ ez dira mugak jarri behar” erantzungo luke.

          Baina barnetik, agian, berak ez du horrela pentsatzen. Ezkertzale eta abertzaleon artean askok EZ dugu horrela pentsatzen (nahiz eta publikoki DEBEKATUa dugun esatera). Izan ere, ikuspegi zabala dugunok ez dugu linea ofizialista zertan jarraitu. Eta zu Oier, kazetari bezala, ikuspegi zabala eta analitikoa, hala nola, analisi kritiko gaitasuna suposatzen dizut.

          EHn 200.000 atzerritar modu egonkorrean sartzeak (biztaleriaren %10 eta jaioberrien %25) euskaran eraginik ez diola uste baduzu, JAI DAUKAGU!

          Atzerritar horien erdia LATINOAMERIKANO GAZTELANIA HIZLARI petoak ditugu. Nik ikusten ditudanen GEHIENEN artean, euskara, independentzia, euskal gatazka, presoak… ez die inolako interesik sortzen.

          Eta nik euskarara ta euskal kulturara erakartzen saiatzen naiz, sinetsidazu. Baina oso frurstrantea da, haien erabateko ezjakintza eta gehienetan pasotismoa (kasu bakan batzuk salbu).

      • Nik ez dut diferentzia handirik ikusten Arabako inmigrazioan: http://www.ikuspegi.eus/documentos/tablas/euskera/2016/municipios_porcent_extranj_2016_eus.pdf

        Eta euskara hutsaren hurrengoa izatetik zerbait erabilia izatera erraza da indarrean dagoen hezkuntzarekin, baina erabilera maila apur bat altuagoa mantentzea ordea…
        http://www.argia.eus/albistea/euskararen-erabilera-12-grafiko-kezkagarri

  • ??? oier, zure 40 arrazoien zain gaude

  • Kutrefakzioa zabalduz doa.
    PPSOEAJ ereduak aurrera darrai.
    Eusal Herritik Euskadira, eta Euskaditik Nortespañara.

  • ganbaratxotik 2017-08-05 11:22

    Iparraldeko kostaldeko euskeraren erabilpenean zein etorkinek eragin/ten du? (-EH ez dago salgai- leloa ez da oraingoa!)
    Zergatik gara hain oldarkor guk egitea nahi ez ditugun LANAK egitera (basoa garbitzera, zaharrak zaintzera,igeltseritzara,..) txiroekiko eta hain abegikor dirua (160E egunero gastatzen omen dute ETBren arabera) ekartzen duenarekiko? Non geratzen da euskera kasu horretan? Miarritz, Hondarribia,Donostia,Zarautz-en,….Madril eta Paristarren eragina ezaguna da aspalditik eta zer egin da?Alfonbra gorria. Lanera datozenak horrenbesteko kaltea eragiten dutela euskeraren erabilpenean? Ez zait iruditzen tamaina berekoa denik.
    Ez dezagun euskera erabili bestelako aurreritziak zilegitzeko edo geure burua engainatzeko, mesedez. Euskerari eta euskal hiztunoi horrek luzera kalte baino ez digu egiten eta benetako euskeraren etsaiei ihesbideak eskeini, ezkutalekuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude