Lorelei taldearen kontzertuko bideoak

Lorelei taldearen kontzertuko bideoak –

“Lorelei taldearen kontzertuko bideoak ikusgai” jarri ditu Aiurrik (Xabier Lasak sinatzen du pieza), Andoainen izan baitzuen itzulerako lehen hitzordua taldeak.

Urteetako isilunearen ondoren, Lorelei taldea agertokietara itzuli da. Lehen emanaldia, gainera, Basteron izan zen. Joan zen ostiraleko hainbat bideo ikusgai daude.

Emanaldi soila izan zen, eta poesiari tarte txikia eskaini bazitzaion ere, kantua izan zen protagonista nagusia. Betiko kantak eskaini zituzten, garai batean konposatu bezala. Hori, noski, betiko ikuslegoaren gozamenerako izan zen. Ostiraleko emanaldian garai bateko eta gaur egungo musikazaleak ikus zitezkeen. Belaunaldi berrietako musikazaleak taldea zuzenean ikusteko aukera izan zuen, betiko jarraitzaileekin batera.

Dozenaka lagun hurbildu ziren, gehien gehienak kanpoko herrietatik hurbildutako jarraitzaile fidelak.

.

Lorelei | Naizena nigan

.

Lorelei | Nahia paradisuan

.

Lorelei | Hiri gorri honetan

Lorelei taldearen kontzertuko bideoak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.