Lopezen gobernua inmunea da

NBE, wordRidden, Flickr
NBE, wordRidden, Flickr

Presoen argazkien aurkako gurutzadan bere horretan jarraituko du jaurlaritzak. Halaxe esan du Idoia Mendiak, eta Martin Scheinin, NBEtako kontalariaren esanak entzunda ere lasai daudela adierazi du.

Lasaitasun horren bermea, auzitegien babesa. Hainbat sententziatan, presoen argazkiak erakustean biktimen legea urratzen dela bildu izan da uda honetan. Halaxe erabaki du Audientzia Nazionalak.

Duela gutxi EAEko Auzitegi Nagusiak presoen argazkiak erakusteak eta terrorismoari gorazarre egiteak zerikusirik ez zutela ebatzi zuen. Baina orduan Estatuko abokatutza lanean jarri zuten, Auzitegi Nazionalak sortutako jurisprudentzia inposatzeko.

Eta hori gutxi balitz, modu finean, ezjakina deitu dio Scheinini, hark euskal gizarteari buruz dituen ezagutzak zalantzan jarriz.

NBEko kontalariaren ezagutzak albo batera utziz, Idoia Mendiak ulertu behar luke gure gizartean gertatzen ari dena kanpoko edozeini kontatuz gero, inork ez duela ulertzen. Inork ezin duela sinetsi presoen argazki batzuk erakusteagatik inor Audientzia Nazionalera bidaltzea… Baina Lopezen gobernua inmunea da, justiziaren babesari esker.

NBE, presoen argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude