Lopezek dio “terrorismoaren itzulerarekin mehatxuka” dabilela Mintegi, “bozka gehiago lortzeko”

Patxi Lopez lehendakariak inoiz baino gogorrago egin du Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiaren aurka. Twitter bidez bidalitako mezuan dio Laura Mintegi ETAren itzulerarekin mehatxuka dabilela, “bozka gehiago lortzeko asmoz”. Lopezek esteka bat gehitu du Diario Vasco egunkarira, Laura Mintegik Catalunya Radiori eskainitako elkarrizketari buruzko albistearekin. Egunkariak titularrean dio Mintegik presoen egoera konpontzeko eskatu duela “jarraipen taldeak” eragozteko. (Mintegi insta a resolver la situación de los presos para evitar «grupos continuistas»)

 

Hitzez hitz Mintegik zera esan zuen irratian. (gaztelaniaz):

Kazetaria: -¿La cuestión de los presos es ahora mismo el punto mas difícil o decisivo para el final definitivo de ETA?

Laura Mintegi: -No conozco ningún conflicto en el mundo que despues de un periodo largo de lucha armada haya finalizado sin haber cerrado bien el capitulo de los presos y de las consecuencias del conflicto. Es que no hay, busquemos donde busquemos en el mundo ninguno se ha cerrado bien sin haber solucionado ese problema. Ahora, si queremos cerrar heridas en falso, si queremos dejar el germen para futuros grupos verdaderos, continuistas, autenticos o lo que sea… y estamos dispuestos a arriesgar que la próxima generación se encuentre otra vez con el problema, pues veamos quien es responsable de eso. Pero es que el tema de los presos es parte de la solución”.

Kazetaria: – ¿En Irlanda del Norte tres grupos disidentes del IRA se han unido para retomar la lucha armada. Eso puede ocurrir aquí puede haber disidencias dentro de ETA?

Laura Mintegi: – No, absolutamente no. Aquí no existe ese problema. Lo verifica el grupo armado, lo verifica la sociedad que ha tomado la decision contundente por que ese escenario no se repita, lo verifican los facilitadores internacionales. Absolutamente no.

Patxi Lopezek mezua hautatu, testuingurutik atera, komeni ez zitzaiona ezkutatu eta zegoena bihurritu egin du Mintegi “terrorismoaren itzulerarekin mehatxuka” dabilela argudiatzeko. Hauteskundeak gainean dira eta propagandaren gerra zikinak alde guztietara egingo ditu erasoak.

Erreakzioak Twitterren

 

 

6 pentsamendu “Lopezek dio “terrorismoaren itzulerarekin mehatxuka” dabilela Mintegi, “bozka gehiago lortzeko””-ri buruz

  • “si estamos dispuestos a arriesgar que la próxima generación se encuentre otra vez con el problema, pues veamos quien es responsable de eso”

    Demagun hori esaten duela Rajoyk torturari buruz, ETAk ez duelako disoluzioa anuntziatzen. Nazkagarria ezta?
    Ez naiz ni Patxi defendatuko duena, eta nahi duzuena esango didazue baina Mintegiren esaldi hori ez da onargarria.

  • Ba nik uste dut bete betean asmatu duela Mintegik. Ezker Abertzaleak (berandu, oso berandu nire ustez) eman du pauso izugarri bat, eta denek batera ematea lortu gainera. Ez da oso aztia izan behar jabetzeko PP eta PSOEren estrategia batasun hori haustea izan zela, eta dela. Kritika hori guztiz zilegi da nire ustez.

  • Estrategia hori badela argi dago. Nosku badagoela.

    Baina aizu, norbait jendeari garondoan tiroak ematen hasten bada, argi dago “quien es responsable de eso”, hiltzaile hori besterik ez. Eta konplizeak konplize.

    Norbait torturatzen duenean argi dagoen bezala “quien es responsable de eso”. Torturatzailea besterik ez. Eta konplizeak konplize.

    Hainbat diskurso eta pentsakera baztertu behar dira. Ez jarrera estretagikoak bakarrik.

  • Bufa,noiz aitortu du estauak torturatzen duela? Gauzak nahasten dituzu Mintegiren esaldiari zentzu bikoitza emateko. Mintegik esan duena gerta daitekena da, Estatuak ez badu ezta bere legea betetzen, jendea gartzelan hiltzen uzten jarraitzen badu, torturatzen jarraitzen badu, presoei zigorrak bidegabez luzatzen…. posibilitate gehio egongo dira dena berriro hasteko.

    Eta Patxik esan duena nazkagarria izan da.

    Beste adibide bat jarriko dizut, gero eta txiroagoak gera, politikariak aberatsen aldeko neurriak ezartzen dituzte jendea gehio txirotuz, gauzak horrela jarraitzen badu estanda sozial izugarria izango da, estanda hoorretan bidegabekeriak izango dira, baina zure pentsaerari jarraituz eztanda egiten dun jendea izango du errua bakarrik eta erratea horrela jarraitzekotan leherketa soziala egongo dela mehatxua egitea da.

    Ba ez ez da mehatxua logika da besterik ez.
    Nik jendea hortik jipoitzen joaten banaiz, ziurrenez norbait burua apurtuko lidake, eta lagun bat horretaz ohartzen banau ez nau mehatxatzen ari, gerta daitekeena erraten ari du besterik ez.

    Beraz Minteguik esandakoa oso ondo esanda dago, baina hori edonork pixkat pentsatzearekin ailegatuko zan ideaia berdina izatera.

  • Zentzu bikoitza ematen diodala Mintegiren esaldiari? Ez noski. Mintegik zuk eman diozun zentzu horixe ematen dio esaldiari, eta horixe da kritikatzen dudana.

    Izan ere, badakit hainbat faktore ematen (ez) badira hilketak eta torturak jarraitzeko probabilitate gehiago daudela. Badakit. Noski badakidala.

    Baina gaur egun norbaitek beste norbait torturatzen badu, edo norbaitek beste norbait hiltzen badu garondoan tiro bat emanda, “quien es responsable de eso” ere badakit. Noski badakidala. Urte guzti hauetan jakin izan dudan bezalaxe. Torturak ez du justifikaziorik, eta tiroz eta bonbaz hiltzeak ere ez. Ez zuen eta ez du.

    Antza, urte guzti hauetan izan diren diskurtso, eskema eta pentsamoldeak errepikatzeari jarraituko diote denek. DENEK. Ba bejondeiela.

  • Eta nork justifikatu du? Zerbait gerta dakiokela erratea gauz hori justifikatzea da? Ba ez, hori beste gai bat izango litzateke, eta ere ez nator bat zurekin (agian uste dezu gaur arte ditugun zuzenbide askotxo ez zirala bortitzkeriarekin lortu, oparituak izan zirela), baina ez gera hortaz ari.

    Nik jendea hortik jotzen badet, ez zan justifikatua egongo inor ni hiltzeak, baina norbaitek niri erraten badit, ez jendea jo bestela hil zaitzakete, ez nau meatzatzen ariko, gertatuko zitzaidana abisatzen egongo zan.

    Ez dut erraten denoi gertatu zaiela ezta gutxiagorik ere, baina estatuak familia oso bat torturatzen badu eta gero torturatua izan den familiako bati burua juten bazaio eta zerbait lazgarria eginen badu (torturatuaren familia hil adibidez), ez zan justifikatua egongo baina gertatzen bada errua ez zan bakarrik burua jun zaion pertsonarena.

    Atzerrian askotan entzuna daukagu mutil bat arma bat hartu ikastola edo unibertsitate batean sartu eta bere klasekideak hiltzen dituela. Horrela entzunda pentsatzen dezu, a ze sikopata tipoak.
    Baina gero askoren bizitzan gertatutakoak entzuterakoan askok pentsatzen degu, ba oso gaizki egin du baina errua ez da berarena bakarrik izan.

    Adibide bat: Jendea hil duen tipoari klaseko askok meatxatzen zuten, urtetan berarekin sartzen ziren humiliatzen,jipoitzen… klaseko besteak ez zuten ezer egiten, berak maisuei erraterakoan hauek ere ez dute edo ezin dute ezer egten,askoren gurasoak bi lan behar dituzte ume hoiek mantentzeko eta ez daude inoiz etxean, gainera legea ahalbidetzen duenez etxeetan armak izan daitezke eta umeak bazitun, eta nahiz eta ez izan erraz zun erosteako.

    Orduan urteetan zehar bakarrik egon dan umeak, urteetan zehar meatxatua humiliatua, jipoituta izan dan umea, potrotaraino bukatzen du eta bere ikastolako 20 hiltzen ditu.

    Errua bakarrik bera izango zun? Ala maisuak, gurasoak, estatuak armak izatea errazten duelako erruaren zati bat izango lukete?
    Ba hori da Minteguik erran duna, bakoitzak bere erantzukizunak hartu behar ditu bere gain, hiltzen duna kartzelaratua izan daiteke hamarkadetan baina salda hori ahalbidetu duna nahiz eta kartzelan ez bukatu erruaren zati bat izango luke.

    Eta hori ez da ezer justifikatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude