Loiolako koartela: ate irekiak eta protesta

Loiolako koartela: ateak irekiak eta protesta –

LOIOLA INGURUKO EREMUA EZIN DUTE MILITARREN BALDINTZATU

¿Badakizu militarrek Loiolan dagoen koartelean ate irekien jardunaldi bat ospatuko dutela lur horiek herritarren beharrei erantzuna eman ahal izateko erabiltzea oztopatzen duten bitartean?

Loiolako koartela: ateak irekiak eta protestaDefentsa Ministerioak Udalari jarritako baldintzen arabera, Donostiarren bizkar eraiki beharko litzateke 100 milioi inguruko gastua izango lukeen kuartel berria:  ingurune horren diseinua  dirutza hori lortzeko helburuaren arabera egin beharko litzateke: etxebizitza kopurua, salneurria, babes ofizialekoen kopurua… eta dirutan errentabilitaterik ez duten naturgune edo kultur zein kirolguneak murriztuko lirateke.

Urumea inguruko lurren etorkizuna herritarren eta erakundeen esku egon behar duela aldarrikatu nahi dugu, eta horretarako datorren LARUNBATEAN,EKAINAK 8, 11:30etan hitzordua jarri dugu LOIOLAKO LATSARI PLAZAN, eta ondoren Bake-Ekintza Antimilitarista taldeak kuartelaren aurrean manifestu bat irakurriko du eta elkarretaratzea egingo da.

Loiolako koartela: ateak irekiak eta protesta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude