Logika eztabaidaezina

Logika eztabaidaezina –

MTAxOA==

2005eko maiatzean, COPE irradian, Eroskiren aurka egin zuen Lopezek. Batasuna finantzatzea leporatu zion supermerkatuen kateari, eta beraz, “ETAren sarean” sartu zuen.

Otegi kartzelatik ateratzeko ordainketa, Euskadiko Kutxaren abalarekin egin zuten. Euskadiko Kutxa Arrasateko kooperatibaren baitakoa da, eta baita Eroski ere.

Hortik Lopezek honakoa ondorioztatu zuen: Eroski=Batasuna=ETA.

Esandakoengatik 3.000 euroko multa ezarri diote. Eta ziurrenik gehiago izorratuko diona, sententzia ‘La tarde con Cristina’ programan irakurtzera behartu dute.

Logika eztabaidaezina, batzuena.

Irudia | Eroski | kalleboo | Creative Commons By SA