Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolak zure laguntza behar du!

 

Bai politikoki, bai hizkuntz egoeraren aldetik, egoera zailean (eta bidegabean) aurkitzen diren euskaltzale horiek laguntza merezi dute: Euskara aurrera ateratzen ari dira haize erauntsien aurka, baina irmo.

2012ko otsailaren 5eko jaian parte hartu eta laguntza ekonomikoa eman ezazu!

 

LODOSA-SARTAGUDAKO IBAIALDE IKASTOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!

Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolak 25 urte bete ditu, baina ez ospatzeko moduan, zorrek itota baitago.

Urtero, 70.000 euro ordaindu behar ditu eraikineko obrak egiteko eskatutako mailegua itzultzeko.

74 ikasle dituen ikastola honek 2 gela ditu kontzertatu gabe. Horren kostua urtero 100.000 eurokoa da.

Gipuzkoako Aldundiaren 24.000 euroko laguntzak arnasbidea ekarri dio, irakasleek 4 hilabetez kobratu gabe baitzeuden, baina ez du bere egoera erabat konpontzen.

Gogora dezagun: Eremu “ez euskaldunean” euskarazko irakaskuntza publikorik ez dago; ikastola da aukera bakarra.

Bai politikoki, bai hizkuntz egoeraren aldetik, egoera zailean (eta bidegabean) aurkitzen diren euskaltzale horiek laguntza merezi dute: Euskara aurrera ateratzen ari dira haize erauntsien aurka, baina irmo.

2012ko otsailaren 5eko jaian parte hartu eta laguntza ekonomikoa eman ezazu!

Euskadiko Kutxan diru laguntza emateko kontua: 3035 0153 46 1531026051.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEAK ZABALDUTAKO MEZUA.

euskara, Ikastola, lodosa
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude