Lizarra

Lizarra –

Lizarra
PSNko zuzendaritza (arg:PSN)

Lizarran badirudi posible izanen dela. EHBilduk, Geroa Baik eta PSNtik bota dituzten bi zinegotziek zentsura mozioa aurrera atera nahi dute. Boto aski badute, beraz, litekeena da aurki Koldo Leoz izatea Lizarrako alkate. Legegintzaldiaren azken txanpa Jorge Crespo sozialistari utziko diote.

Amorraturik dago PSN, ez baitu EHBildu gobernuan nahi. Crespok dio ez dela transfuga, Lizarrako PSNk erabakitakoa beteko duelako. Gogora ekarri dit Altsasu: PSNko zinegotziak kartzelan dituzten gazteen alde agertu ziren, eta berehala atera zen zuzendaritza hori isiltzeko. Orain PSNk ez du zinegotzirik han.

Bien bitartean, Iruñean, hipotesi bezala ere ez dugu ikusten PSNko zinegotzien iritzi aldaketa. Maite Esporrin bezalakoekin, PSN lasai egon liteke. Navarra Sumak ez du botererik galduko. Bitxia da, PSNk gobernatu baitezake EHBilduren laguntzaz, baina ez alderantziz. Bitxia, edo harrokeria hutsa. Eman beharko luke zer pentsa.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko martxoaren 13koa]

Lizarra

BARDO GORRI NAFARRA