Literatura Eskola: Queer literaturaz martxoaren 18 eta 19an

 

LITERATURA ESKOLA DONOSTIAN ‘QUEER LITERATURA’Z

Martxoan Donostian burutuko da Literatura Eskola. Hitzordu bikoitza izango da:

– Martxoaren 18an (ostirala) Le Bukowski tabernan ANTZERKIA 21:00etan: KING KONG NESKA, Josune Montonen eskutik, Virginie Despentes-en testuan oinarritua.

– Martxoaren 19an (larunbata) Ernst Lluch kultur etxean 10:00etatik aurrera: LITERATURA ESKOLA ‘Queer literaturaz’, Ibon Egaña eta Iratxe Retolazaren eskutik. Azalpena:   ‘Literatura-saio edo tailer honek Queer literaturaren ikuskera hurbiltzea du asmoa. Horretarako, lehenik Queer teoriaren inguruko argibideak eskainiko dira. Bigarrenik, Queer teoria horren begiradatik begirada literariora egingo da jauzia, teoria horren ikuskerak testu literarioen irakurketa nola baldintza dezakeen aztertzeko. Literatur testuen irakurketa gidatua eta kritikoa proposatuko da, parte-hartzea bultzatuz, eta lehen saioan azaldu diren Queer kontzeptu horien garapen praktikoa eginez’.

Informazio gehiago: www.literaturaeskola.org